Antolatu bidaia

Ameskoa ibarraren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

Eguraldia

 
Urbasa-Andia parke naturalaren begirada zorrotzaren pean, milaka urte dituen Ameskoa ibarra babesten da, Estellerrian; bertan habitat ugari daudenez, Batasunaren Intereseko Lekuaren (BIL) kalifikazioa eman zaio bere lurraldearen bi hereni. Haien artean, nabarmentzeko modukoak dira Urederrako iturburuko ur turkesak.
 
Ameskoabarrenak eta Ameskoagoienak osatzen dute ibarra, eta guztira hamaika herri daude:  Larragoa, Aranaratxe, Eulate, Ekala, San Martin, Zudairi, Barindao, Bakedao, Artatza, Gollao eta Urra. Urtero arduratzen dira ibarraren festa antolatzeaz, txandaka; jardunaldi atsegina da, mugarri bat kokatuz abiatzen dena, eta gero haurrentzako jolasak, herri kirolaren erakustaldia eta musika asko egonen dira, besteak beste.
 
Baliatu aukeraz Nafarroako bazter hori ezagutzeko.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria BARÍNDANO
  • Zonaldea Erdialdea, Pirinioak
  • Mota Egun tematikoa
  • Data
    • 06/24/2017
      2018 zehaztu gabe.