Antolatu bidaia

Udako solstizioa

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

Quema del Chapalangarra de Cintruénigo
Quema del Chapalangarra de Cintruénigo Egutegiak agintzen du: ekainaren 21a, udako solstizioa eta ekainaren 23a San Joan suak, urtaro berriari ongietorria emateko. Urteko gaurik laburrena magikoena ere bada Nafarroako herri anitzetan piztuko diren suen txinpartei esker. Zenbaitetan, garbitu nahi izatekotan, suaren gainetik egin behar da salto; beste batzuetan, aldiz, gauza zaharrak erre behar dira oroitzapen txarrak atzentzeko.

Okertzeko beldurrik gabe esan daiteke Nafarroan ez direla guztiz desagertu urak San Joan gauean dituen ezkutuko ahalmen sendagarrien gaineko sinesmenak (kontu ziurrak jende askorentzat), batez ere larruazala sendatzeari lotutakoak. Eta horretan, San Juan Xar izeneko kobazuloa eta iturburua dira, agian, lekurik enblematikoenak.

Gainera, Auritzen, gazteek Tribuliren dantza eskainiko diete agintariei, tradizioak agindu bezala; Lesakan, kalejira eta txistor-jatea eginen da; Leitzan, ingurutxoa dantzatuko dute eta herri afaria eginen dute; Urdiainen, San Joan bezperan, espiritu gaiztoak uztetatik uxatzeko helburua duen arao bat egiten da antzina-antzinatik; Tuteran, San Joanen makila-dantza eginen dute; eta, Cintruénigon, Txapalangarra erreko dute. Heldu da beroa, heldu da argia, ospatu beharra dago!

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da