Antolatu bidaia

Irati Xtrem lasterketa

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Kirol ekitaldia

Multimedia

Meteorologia

128 kilometro, 8 mendate eta 3.600 metroko desnibela daude Otsagabian abiatzen den lasterketa horretako parte-hartzaileen zain. Irati Xtrem martxa zikloturista bat da, lehiarik gabea. Hau da, ez dago ez sailkapenik ez irabazlerik. Modu neutralizatuan hasten da hasierako hiru kilometroetan eta gero abiadura librekoa da; bakoitzak nahiago edo ahal duen erritmoa aukeratzen du... Baina benetako lehian aritu nahi dutenek Larrainerako kronoeskalada dute gozagarri, gure Pirinioetako bortu mitikoetako batean.
 
Paraje izugarriak ikusiko dituzu parte-hartzaile edo, besterik gabe, txangolari gisa, hala nola Jaurrieta, Erremendia, Abaurregaina, Azpegiko gainak, eta, batez ere, Larraineko gailurra; eta herri tipikoak nahiago izatera, hantxe izanen dituzu Otsagabia, Ezkaroze, Aribe eta Orbaizeta. Eta txikienek ere gozatzeko aukera izanen dute proba txikian, jolasak eta sorpresak lagun dituztela.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria OCHAGAVÍA
  • Zonaldea Pirinioak
  • Web www.iratixtrem.com
  • Mota Kirol ekitaldia
  • Data
    • 06/10/2017
      2018 zehaztu gabe.