Antolatu bidaia

Larraun ibarraren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

Eguraldia

Garai bateko Plazaola trenaren ardatzaren bete-betean eta Aralar mendiko magalean, Larraun ibarrak landaredi berdea eta sarria du urte guztian zehar. Arkitektura sendoko herri eta baserriak harrapatuta gelditzen dira bertako leku interesgarrienak biltzen dituen bidexka-sare batean. Baliatu aukeraz Larraungo iturburua bidea edo Albiasuko behatokia ikusteko, edo Mendukilo leizea bisitatzeko Astitzen. 
 
Hamasei kontzejuk osatzen dute ibarra, Aldatz, Arruitz eta Uitzi jendetsuenak izanik. Txandaka antolatzen dute urtean behin are gehiago batzen dituen festa. Jarduera anitz eginen dira egun horretan, hala nola haurrentzako programa osatu bat, herri kirolak, herri bazkaria, jolasak, musika edo bertsolariak.

Ba al zenekien...?

Ibarraren egunak festa giroko ospakizunak dira, ibarra osatzen duten herrietako biztanleak biltzen dituztenak, urtean behin. Txandaka antolatzen dira, eta horretaz arduratzen den herria gala onenez jantzita ageri da egun horretan. Pertsona guztiek gozatzeko moduko jarduera asko antolatzen direnez, aukera paregabea izaten da egun ederra pasa eta hango tradizioak bertatik bertara ezagutzeko.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ALLI
  • Zonaldea Pirinioak
  • Mota Egun tematikoa
  • Data
    • 06/17/2017 - 06/18/2017
      2018 zehaztu gabe.