Antolatu bidaia

Esteribarren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

 
Esteribarrek, garai batean "Ehiztarien ibarra" deituak, Iruñerria eta Nafarroako iparraldea lotzen ditu, eta bertatik igarotzen da milaka urte dituen Donejakue bidea. Ingurune natural pribilegiatu batean, Arga ibaia Kintoko oihanean sortu eta sigi-saga doa aitzinera ibar lasai horretan barna, inguruan oraindik ere Iruñerriko nekazaritza eta abeltzaintzako aztarna kulturalak dituela.
 
Ibarra osatzen duten herrixka guztiak xarmagarriak badira ere, Larrasoaña, Eugi eta Zubiri nabarmentzen dira tamaina eta garrantzi historikoagatik, eta, hain zuzen ere, horiek antolatzen dute, txandaka, ibarraren eguna. Artisauen postuak, herri kiroleko erakustaldiak, dantzariak eta fanfarreak, pilota-partiduak, herri aperitiboak edo haurrentzako jarduerak izaten ohi dira giro handiko egun horren programaren osagarriak.
 

Ba al zenekien...?

Ibarraren egunak festa giroko ospakizunak dira, ibarra osatzen duten herrietako biztanleak biltzen dituztenak, urtean behin. Txandaka antolatzen dira, eta horretaz arduratzen den herria gala onenez jantzita ageri da egun horretan. Pertsona guztiek gozatzeko moduko jarduera asko antolatzen direnez, aukera paregabea izaten da egun ederra pasa eta hango tradizioak bertatik bertara ezagutzeko.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da