Antolatu bidaia

Deierri ibarraren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

Nafarroako Erdialdean dago Deierri, iparraldean Urbasa-Andia parke naturaleko pagadi sarriak eta hegoaldean Donejakue bidearen ondoko landaredi mediterraneoa eta mahastiak dituela. Hemeretzi kontzejuk osatuta dago, Allotz, Lorka eta Bearin jendetsuenak izanik, eta Aritzala du herriburu, hain zuzen ere ibarraren erdigune geografikoan.
 
Bertako herri zainduetan landa giroko bizimodu pausatuaren xarma guztia gorde da, eta, gainera, leku turistiko oso erakargarria dago bertan: Allozko urtegia eta bertako ur urdinak. Nafarroako Bela Eskola bertan dagoenez, mota guztietako ur-kirolak egin daitezke, edo, besterik gabe, atsedena hartu bainularientzat prestatutako guneetan.
 
Hobeki ezagutzeko gogorik bai? Baliatu bertako bizilagunek ibarraren eguna dela-eta prestatutako jarduerez, eta ezagutu bertatik bertara gordetzen dituen altxor handi-txikiak.

Ba al zenekien...?

Ibarraren egunak festa giroko ospakizunak dira, ibarra osatzen duten herrietako biztanleak biltzen dituztenak, urtean behin. Txandaka antolatzen dira, eta horretaz arduratzen den herria gala onenez jantzita ageri da egun horretan. Pertsona guztiek gozatzeko moduko jarduera asko antolatzen direnez, aukera paregabea izaten da egun ederra pasa eta hango tradizioak bertatik bertara ezagutzeko.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da