Erreniega mendiaren hegoaldean dago
Izarbeibar. Paisaia zinez aberatsa du, aldakorra bidea aurrera egin ahala; bazter polit eta txundigarriak ditu, herri, ermita, parke eoliko eta ikuspegi panoramiko eder eta paregabeak eskainiz. Honako herri hauek osatuta dago: Adios, Añorbe, Biurrun-Olkotz, Eneritz, Legarda, Muruzabal,
Obanos, Tirapu, Ukar, Uterga eta
Gares, jendetsuena.
Donejakue bidearen bi adarrek (frantziarrak eta aragoiarrak) bat egiten dute hemen, eta plazer izugarria da ibarreko herri zainduetan barna paseatzea eta bertako monumentu txikiak zein handiak bertatik bertara ezagutzea.
Eta zergatik ez egin
ibarraren egunean bertan? Urtero bezala,
adin guztietarako ekitaldiak prestatu dituzte, eta giro ezin hobea ziurtatua duzu. Ez galdu aukera!