Antolatu bidaia

"Viana hiria" artisau-feria

Camino de Santiago
Azokak eta merkatuak

Multimedia

Eguraldia

 
Urtero, Nafarroatik eta beste erkidego batzuetatik iritsitako dozenaka artisauk beren produktuak erakutsiko dituzte "Viana hiria" artisau-ferian, den-denak antzinako lanbideen emaitzak: harrizko eta zurezko taillak, saskiak, beira, forja, zeramika, ehungintza...
 
Eta bertan ez duzu soilik objekturik aurkituko, artisau-elikagaiak ere izanen baitira: gazta, eztia, patea, hestebeteak, txokolatea, marmelada… Hartu atseden pixka bat postuz postu ibili bitartean Cosoko plazara hurbiltzeko; bertan txistor-pintxoak eta ardoa dastatzeko parada izanen duzu, bai eta etxeko errege-erreginentzat propio prestatutako hainbat jarduera ere. Zure zain izanen gara Vianan!

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da