Antolatu bidaia

Udaberriko feria

Azokak eta merkatuak / Artisautza, Ganadua

Multimedia

Eguraldia


Elizondoko udaberriko feria urteko lehenbizikoa da Bidasoa ibaiaren inguruko abeltzain eta artzainentzat; bertan, buru-belarri ariko dira bertako ganaduaren buru onenak erakutsi nahian. Azokako plazan latxa arrazako aharien lehiaketa eginen da, eta, haiekin batera, Pirinioetako arrazako behiak eta pottokak ere protagonistak izanen dira.
 
Ganadu-feria egiten den aldi berean, beste hainbat gauza egiten ahal dira: artisauen eta Baztango nekazaritza-elikagaien postu anitz bisitatu, urteko ardi-esnez egindako lehen gazta mozten eta aurkezten ikusi, edota bertako salda nola egiten den ikasi eta hura dastatu: Baztan zopa.

Plan zinez erakargarria asteburuari hasiera emateko.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ELIZONDO
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Artisautza, Ganadua
  • Data
    • 04/01/2016
      2018 zehaztu gabe.
    • 04/21/2017
      2018 zehaztu gabe.