Antolatu bidaia

Fabaren erregea koroatzea

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

 
Teobaldoen gorteak sortu zuen tradizio hori Nafarroan, eta Muthiko Alaiak peñak berreskuratu zuen 70eko hamarkadan; tradizioa modu ibiltarian ospatzen da Nafarroako zenbait herritan, Errege eguna izan eta handik egun gutxira. Agerkundearen egunean, erregeak haur behartsuak gonbidatzen zituen erroska bat jatera, eta egun batez errege izendatu eta tronura eramaten zuten bere zatian baba bat aurkitzen zuena hotsandiko ospakizun ohoretsu batean, gorteak "Errege, Errege, Errege!" oihukatzen zuela.
 
Eguerdiko 12:00etan hasiko da, festa inaugurazio-pregoia eginez, eta dantzak zein musikak herriko karrikak girotuko dituzte 18:00etara arte. Orduan, Erdi Aroko segizioa elizara abiatuko da armen erregea buru dela, eta, haren gibeletik, ezkutariak, zaldunak, damak eta Nafarroako Gorteen hiru besoak (hiriko ordezkariak, nobleak eta elizgizonak) joanen dira. Eta, haien atzetik, Fabaren erregea, Vianako printzea eta Zuria Nafarroakoa alde banatan dituela. Arratsaldeko zazpietan, eta Foruen zaintza eta defentsaren eta herriaren askatasunen alde eginen duela zin egin eta gero, erregea jasoko dute, txalo beroen artean eta Nafarroako himnoaren soinua entzuten den bitartean.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Ospakizunetarako eremua Cada año cambia de localidad. Este año 2017, se realizará en Lodosa en la parroquia de San Miguel.
  • Data
    • 01/14/2017
      2018 zehaztu gabe.