Antolatu bidaia

Lizarrako festak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Patroi jaiak

Multimedia

Meteorologia

 
Erraldoien ostirala esaten zaion eguneko suziria bota eta gero, eta, astebetez, Lizarra Nafarroako festetako epizentroa bilakatuko da. Parte hartzeko moduko ekitaldi ugari izanen dira kalean, esaterako bigantxen entzierroak, Puyko jaitsiera, pañuelada edo abadejada.
 
Puyko jaitsiera "Erraldoien ostiral" arratsaldean egiten da, mutilak Puyko basilikatik hiriraino jaisten direnean musikaren arrimura. Larunbatean, neskak jaitsiko dira ibilbide berbera eginez. Pañuelada igandean egiten da, prozesioaren ondoren, eta ikusteko moduko ekitaldia da bere kolore eta ikusgarritasunagatik. Lizartarrak udaletxera hurbiltzen dira udal bandaren ondoan, zapi gorriak astintzen dituztela. Eta abadejada festen bukaeraren hasiera markatzen duen ekitaldia da, ostegun goizean egiten den klasiko bat; orduan, herriko "sukaldezaleak" lehian ariko dira ajoarriero onena nork eginen.
 
Zezen-ikuskizunak eta, jakina, musika egunero-egunero egonen dira festen programan: gaitaz edo dultzainaz gozatzeko aukera izanen duzu, erraldoien eta buruhandien konpartsari lagunduko baitiote, eta dantzariak ere egunero ikusiko dituzu larrain-dantzan. Herri dantza tradizional horrek dantzan aritu nahi duten guztiak bilduko ditu gauero, 01:00etatik aurrera Foruen plazan. Animatzen?

Kokapena

Oharrak

las fiestas comienzan el viernes anterior al primer domingo de agosto (duran de viernes a jueves).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da