Antolatu bidaia

Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzaintza Interpretatzeko Zentroa

Naturaren interpretazio guneak / Ingurumen heziketarako zentroa

Multimedia

Eguraldia

Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzaintza Interpretatzeko Zentroa Arantzadi parkean dago; Iruñeko landa-eremu bat da, baratzez betea izan ohi dena, hiriko zalaparta handitik hurbil izanagatik.
Bisitariak sentsibilizatzeko helburuarekin sortu da, hain zuzen ere, honako alderdi hauetan: nekazaritzak eta abeltzaintzan gure bizitzan duten garrantzia, ingurumenarekiko errespetua, eta elikadura osasungarriaren onurak. Gainera, aukeraz baliatzen da Nafarroako produktu tipikoak ezagutarazteko eta sustatzeko.
 
Lau areak osatzen dute multzoa, bi eraikinaren barnean, eta beste bi kanpoaldean.
Erakusketa-area. Bertan Nafarroako eskualdeak eta produktuak azaltzen dira, eta zenbait gai jorratzen dira, hala nola elikadura osasungarria, gure lurraldearen dibertsitatea eta nekazaritzak eta abeltzaintzak Nafarroan izandako bilakaera. Ikus-entzunezko bat aurkezten da, bertako nekazariak, abeltzainak eta ekoizleak protagonista dituena.
 
Gastronomia- eta prestakuntza-area. Eremu horretan jantokia, tailer-sukaldea eta dastatzeko aretoa daude, eta jardunaldiak, mintegiak, tailerrak, katak eta halakoak bertan egiten dira.
Nekazaritza-area. Eremu horretan bertatik bertara ikusten dira nekazaritzako lanak eta Nafarroako baratzeetako laboreak.
Abeltzaintza-area. Ukuilu bat dago hor, ardiak, oiloak, oilar bat eta behi bat dituena, eta hantxe ematen da animalia horien bizitzaren eta haien elikaduraren berri.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: de lunes a jueves, de 8:00 a 14:00 y de 15:00 a 17:00. Viernes, de 08:00 a 15:00. Sábados, domingos y festivos, cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Día 29 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios.

Bisita gidatua

Deskripzioa: te permitirán conocer a fondo la forma de vida de los agricultores y ganaderos de Navarra, así como conocer de primera mano y de forma práctica cómo se obtienen los productos de calidad de Navarra.

Se accede al área museográfica y a las huertas jardín y experimentales, así como al establo para visitar sus animales.

Bisitaren prezioa: adultos: 3€. Menores de 12 años gratis.

Enpresa kudeatzailea: 948 246 605  casagurbindo@casagurbindo.es

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa