Antolatu bidaia

Lanbideen eta Oroimenaren museo-etxea

Museoak / Etnografikoa

Meteorologia

Lanbideen eta Oroimenaren museo-etxea Oibarren dago, Nafarroako Erdialdearen ekialdean, Iruñetik 44 kilometrora eta Zangozatik 7ra; Erdi Aroko villa bat zen, defentsa-lana helburu zuena.
 
Nekazaritzako eraiki zaharberritu batean dago, Oibarren garai batean zegoen "Sociedad Trilladora" sozietatearen egoitza zenean; gaur egun eskualdeko kultura tradizionala, antzinako bizimoduak eta herriko ondare kultural immateriala biltzen ditu, ardatz gisa bertako labore tradizionalak erabiliz, hau da, ardoa, olioa eta zerealak.
 
Museoan solairu bakarra dago, laukizuzena, 5 areatan banatua:
1. Bisitarien harrera-lekua, erakusketa-aretoa eta nekazaritzako produktuen denda: museoaren gaia eta inguruko eskualdea aurkezten ditu, bertako paisaia, historia eta monumentu garrantzitsuenen berri emanez. Nekazaritzako produktuen dendan Oibarko ibarreko produktu gastronomikoak eskaintzen dira.
2. Mahastiak eta ardoa: kolore granateak eremu horretan barneratzen gaitu; bertan eremuko ekonomiari hertsiki lotuta dagoen baliabide bat da protagonista.
3. Olibondoa eta olioa: herrian olioa egiteko erabiltzen zen errotako makineria zaharberrituaren funtzionamenduaren nondik norakoak azaltzen dira bertan.
4. Zereala eta ogia: herrian mende bat baino gehiago ogia egiten aritu den labearen sekretuak kontatzen dizkigute.
5. Erabilera anitzetako aretoa: erakusketak, ikastaroak, tailerrak, katak eta halakoak eginen dira bertan.
 
Area guztietan maketak, panelak, argazki zaharrak, zaharberritutako makineria eta ikus-entzunezkoak daude.
 

Kokapena

Ordutegia

Otoño: concertar con antelación.

PREZIOAK

Precio entrada:2,50 €

Bisita gidatua

Deskripzioa: posibilidad de contratar visitas guiadas con degustación incluida. Contactar con antelación con la empresa.

Enpresa kudeatzailea: Gesartur (622 305 052)

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da