Antolatu bidaia

Barañain Auditorioa

Antzoki eta auditorioak

Multimedia

Eguraldia


Barañain Auditorioa sei solairuko eraikin moderno batean dago, Barañaingo aintziraren ondoan, Iruñeko alde zaharretik 20 minutura oinez joanda.

2003an inauguratu zen, eta geroztik zenbait aitorpen jaso izan ditu bere programa original eta bariatuarengatik, besteak beste, Espainiako programazio berritzaileenari emandakoa saria 2005ean.

Bere dinamismoa eta moldakortasuna dira aisia-gune horren ezaugarriak, eta bikain egokituta dago mota guztietako ikuskizunak hartzeko, bai formatu txikikoak, bai handikoak. Barañain Auditorioa hainbat generotako ikuskizun ugari eskaintzen duen agertokia da. Opera, antzerkia eta musika berebiziko magia batez zabaltzen dira.

Instalazioak punta-puntakoak dira, eta kalitate bikaina eskaintzen dute emanaldi bakoitzean. Horien guztien artean, honako bi areto hauek nabarmentzen dira: auditorio aretoa, 687 jarleku eta akustika eta ikusgarritasun bikaina duena; eta Ekia aretoa, 670 pertsona biltzeko modukoa, oso ezaguna bertan makina bat kontzertu eta ikuskizun egiten direlako.

Gainera, auditorioak beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola aretoen alokairua bilkurak, hitzaldiak edo ekitaldiak egiteko -baita horretarako behar den laguntza eta materiala ere-, proiektuen kudeaketa, webguneen diseinua, eta maketak grabatzeko eta editatzeko estudio bat, besteak beste.

Horietan guztietan, auditorioa bere arduragatik eta lan finagatik nabarmentzen da, eta urte gutxian Nafarroako jarduera kulturaleko erreferentzia bilakatu da.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da