Antolatu bidaia

Cortesko jaiotza biziduna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Eguberrietako ekitaldia, Jai erlijiosoa

Eguraldia


Nafarroako hegoaldeko mugatik hurbilen dagoen herria, Cortes, Eguberrietan jaiotza bat prestatzeaz arduratzen da urtero. Ama Birjina, San Jose, Jesus haurra, erromatar soldaduak, Errege Magoak, artzainak, garbitzaileak, errementariak, eta gainerako pertsonaia guztiak bizi-bizirik agertuko zaizkigu bisitariak 2000 urte atzera eramateko; horrela, Judeako Belen herri legendarioko bihotz-bihotzean bezala sentituko dira.

Cortesko herritarrak sutsu aritzen dira eguneroko eszenak antzezteko eszenatoki paregabe batean: Cortesko gazteluko lorategiak. Guztira, 25.000 metro koadro dira, eta bertan ez da deus falta: azoka, errota, herrixka, sutegia, okindegi errustikoa, zurgindegia, legenardunen mendia, buztinola, Pilatoren tenplua, gladiadoreen zirkua, Herodesen gaztelua, taberna... Gainera, zenbait gauza dastatzeko aukera ere izanen da: gozokiak, gaztainak, ogi-apurrak, txokolatea, pintxoak eta ardoa.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da