Antolatu bidaia

Azkoiengo jaiotza biziduna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Eguberrietako ekitaldia, Jai erlijiosoa

Eguraldia

Belén viviente
Azkoien Erriberritik hegoalderantz 33 kilometrora dago, eta urtero 2000 urte egiten ditu atzera denboran zehar Nafarroako Eguberrietako ekitaldi koloretsu eta bitxienetako bat egiteko. Herri osoak jaiotza handi baten itxura hartzen du, eta duela bi mila urteko eguneroko bizimoduaren egoerak antzezten dira bertan, herriko parrokoak megafoniaren bidez ospakizunaren autoa kontatzen duen bitartean. Antzezlan handi bat da, eta ehunka azkoiendar aritzen dira horretan; herriko alde zaharrean barna egiten da, gutxi gorabehera, kilometro bateko ibilbidean, San Joan Bataiatzailearen elizaren eta kanpandorrearen inguruaren artean.

Eta bisitariak denetarik aurkituko du ibilaldian zehar: sinagoga, botika, Quirino gobernadorearen jauregia -historikoki bertan egon izan da erregistroa-, esne-denda, ostatuak, okindegia, eltzegileak, jostunak, errotariak, dantzariak... eta, jakina, Jose, Maria eta Jesus haurra portalean. Dastatze gastronomikoak ere izanen dira bertako postuetan: txistorra, gaztainak, krispetak, opilak, ogi-apurrak, ardoa eta gazta. Plan ederra Eguberrietarako.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa