Antolatu bidaia

Lesakako sanferminak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Dantzak, Kultur ekitaldi, Patroi jaiak

Multimedia

Sanfermines de Lesaka
Sanfermines de Lesaka

Eguraldia

Sanfermines de Lesaka
Sanferminak ez dira soilik Iruñean ospatzen.  Nafarroako Pirinioen inguruan dago, Lesaka herrian ere patroi berari egiten diote gorazarre, ekitaldiz beteriko programa dutela. Bi herrietan egun berean hasten dira festak, uztailaren 6an, ordu berean, 12:00etan, eta modu berberean, udaletxetik botatako txupinazo batekin. Eta une horretatik aurrera, biak festa-giroan murgiltzen dira, ekitaldi asko eta asko partekatuta: musika, dantzak, alaitasuna, eta egun handiaren meza eta prozesioa.

Dena dela, Lesakako sanferminak ez dira Iruñekoak bezain ezagunak, eta, beraz, aukera ona dira festaz gozatzeko jende-pilaketarik gabe. Eta giroaz gainera, Lesakako tradizio ikusgarrienetako bat ikusteko aukera izanen duzu: ezpata-dantzariak. Urtean egun bakar batean, uztailaren 7an, dantzan aritzen diren Lesakako dantzariak. Kapitain batek zuzentzen du bi ilaratan banatuta eta makilen bidez lotuta dauden gazte kopuru bikoitia.   Zuriz jantzita daude, koloretako zintak eta eskapularioak dituztela; abarkak ere badaramatzate, eta kaskabiloak zangosagarretan.  

Beste dantza batzuen artean, eta bisitari anitz begira daudela, Zubigainekoa ospetsua dantzatuko dute.

XV. mendean Lesakako auzoen artean sinatu zen bakearen sinboloa da dantza hori, eta dantzarien orekaren erakusgarri ere bada, kontu handiz aritu behar baitute dantzan Onin ibaiaren gaineko petriletan, uretara eroriko ez badira.  Azkenik, hiriaren bandera inarrosten da zubiaren gainean.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa