Antolatu bidaia

San Andres errota

Museoak / Bestelakoa, Etnografikoa

Multimedia

Molino de San Andrés
Molino de San Andrés
Molino de San Andrés
Molino de San Andrés

Eguraldia

Molino de San Andrés
San Andres errota Atarrabiaren eta Uharteren artean dago, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian, Argaren ibai-parkean bertan, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. Barnealdean, Bidegurutzea erakusketak gogora ekartzen digu 900 metro eskasera bat egiten dutela Donejakue bideko bi adarrek, Frantziakoak eta Baztangoak, hain zuzen ere.

Garai bateko errota XVI. mendean eraiki zuten Atarrabiako eta Uharteko bizilagunek, garia, artoa eta bestelako zerealak ehotzeko; XIX. mendean zentral hidroelektriko bat zegoen bertan, Atarrabia argiz hornitzeko adinakoa. Gaur egun erakusketa-gune gisa zaharberritu da, errotaren erabilerei buruzkoa; Atarrabiako pilategiarekin, batera, ibai-parkeari buruzko informazio zentroa da, bai eta aisiako lekua ere, eduki didaktiko garrantzitsua duena.

Eraikinak bi solairu ditu. Honako hauek aurkituko dituzu beheko solairuan: harrera-lekua, erakusketa-gunea, proiekzioen gela, turbinen gela (260 m2), eta taberna bat. Lehenbiziko solairuan, erakusketa- eta jolas-gune bat dago, baita turbinen gelako beste alde bat bisitatzeko ere; komunak ere bertan daude. Gainera, bertan kafetegi txiki bat dago lorategiaren ondoan; aisiarako leku bikaina, 3.000 m2 inguru dituena; mahaiak eta aulkiak daude bertan, ibiltariek eta erromesek atsedena har dezaten.

Zentral hidroelektrikoa lehengoratu eta abian jarri da, baita garai bateko irin-fabrika ere; horrela, uraren energia baliatzeko egiten ziren lan tradizionalak bertatik bertara ezagutzen ahal ditu bisitariak, eta ura elektrizitate eta azken hori mugimendu nola bilakatzen den ezagutuko du.

Ez galdu

  • Domingos a las 11:30: taller de elaboración de pan. Plazas limitadas.
  • Préstamo de bicicletas: sábados, domingos y festivos de 11:00 a 19:30.

Kokapena

Ordutegia

Invierno:

  • Horario habitual: sábados, domingos y festivos, de 10:00 a 14:00 y de 17:00 a 20:00.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horario sin cambios, salvo los días 24, 25 y 31 de diciembre, 1 y 6 de enero, cerrado.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: gratis.

Ordutegia - Invierno: sábados, domingos y festivos, 12:00, 13:00, 18:00 y 19:00, con reserva previa.

Oharrak

Alquiler y taller de autorreparación de bicis: sábados, domingos y festivos. Más información en las web de referencia.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria VILLAVA
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Calle San Andrés 6
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948423242
  • Bisita gidatua Bisita gidatua