Antolatu bidaia

Complejo taurino Santa Ana

Zezen plazak

Multimedia

Eguraldia


Santa Ana zezenguneak mota guztietako zezen-ekitaldiak kudeatzeko, prestatzeko, egiteko edo garatzen laguntzeko aukera ematen du. Horretarako, denetarik dute bertan: segurtasun arloko langileak (unaiak, dobladoreak...), osasun arlokoak, toreoaren profesionalak, errekortadoreak, nobilleroak, eta, jakina, zezen suharrak ere bai.

Ikuskizun ugari ikusteko parada eskaintzen dute, bai bertako instalazioetan, bai edozein herritako zezen-plazan, besteak beste, errekortadoreen edo uztaien lehiaketak, txarlotadak edo bigantxak eta nobilladak.

Gunean landako festa pertsonalizatuak egiten dituzte, esate baterako, enpresa-afariak, ezkondu aurreko agurrak, lagunen bilkurak edo kirol klubetako taldeak. Horietan guztietan menuak, bigantxak eta bestelako zerbitzuak tartekatzen dira, esate baterako, orkestren edo DJen kontratazioa, eta abar.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da