Antolatu bidaia

Artespartoaren feria

Azokak eta merkatuak / Artisautza

Multimedia

Meteorologia


Hainbat hamarkadatan zehar, Sesmako familia askok espartzua izan zuten bizibide. Emakumeak kalean edo ukuiluetan esertzen ziren, eta soka kilometrikoak iruten zituzten; matazetan bilduak saltzen zituzten gero. 80 urte bano gehiago joan dira belar gramineo hori lantzeari utzi ziotenetik, baina espartzuak Sesmako lurretan hazten jarraitzen du garai bateko lanbide haren betiereko oroitzapen gisa. Eta bere iraganari omenaldia egiteko, Sesmak Artespartoaren feria tradizionala egiten duapirilaren azken igandean edo maiatzaren lehenbizikoan.

Bertan ikusi ahal izanen duzu espartzua nola lantzen den, eta hori erabiliz egindako benetako artelanak ikusiko dituzu. Gainera, Sesman mota guztietako artisauak bilduko dira euren produktuak eskaintzeko eta beren lanbide bitxiei lotutako erakustaldiak egiteko. Eta gutxi iruditzen bazaizu, ogi apurren herri dastatzeak ziur erakarriko zaituela festa horretara; hirukote perfektua aurkituko duzu bertan: espartzua, artisautza eta ogi-apurrak.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa