Antolatu bidaia

Parque de aventura Bertiz Abentura Park

Tirolinak

Multimedia

Parque aventura
Parque aventura
Parque aventura

Meteorologia

Parque aventura
Bertizko Natur Parketik hurbil, eta Bertizko aterpetik 500 metrora, Lakoizketako hariztian, Bertiz Abentura Park abentura-parkea dago; horrek naturan bertan egiteko moduko pack multiabentura bat eskaintzen du: zuhaitzen arteko soka-zirkuituak altueran, tirolinak eta paintballa.

Kolore eta zailtasun-maila desberdinetako hiru zirkuitu daude: txikienek primeran pasatuko dute ibilbide horian; 9 eta 90 urte bitarteko ausartenak gorrian ibiliko dira, zubi tibetar, pasagune, sare edo eraztunen artean; eta gehiago nahi dutenek ibilbide beltzean erakutsi beharko dituzte beren erresistentzia eta ausardia.

Altuerako bide horietako tirolinez gainera, 30 metroko beste bat dago, edozeinek erabiltzeko modukoa. Eta, jakina, hori guztia BKZ-ko monitoreen begiradapean.

Kokapena

Oharrak

funciona con reserva previa.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da