Antolatu bidaia

"Las Eretas" Museoa eta Arkeologia Aztarnategia

Iristeko moduan
Museoak / Arkeologikoa

Eguraldia


Hona hemen Kristo aurretik sortutako herrixka. Etorri eta Burdin Aroko bizimodua ikusiko duzu. "Las Eretas" arkeologia aztarnategia da, Berbintzana izeneko herrian kokatua. Herriak 730 biztanle ditu eta Nafarroako Erdialdean dago, Tafallatik eta Artaxoatik kilometro gutxira.

Aztarnategian badira K.a. VI. eta V. mendean datatu diren herrixka gotortu baten arrastoak: zehazki, badira garai hartako harresi bat, dorre bat eta etxebizitza bat. Hori guztia ezagutzeko aukera izanen duzu, zurezko zaldainen barnako bisitaren bidez.

Aztarnategia, Interes Kulturaleko Ondasun izendaturik, era horretako defentsa-kokalekurik zaharrena da, Ebro Garaian aurkitutakoen artean. Horrelako herrixkek Behe Erdi Aroa ederki sartu arte iraun zuten. Zatoz Berbintzanara eta ezagutu nola bizi ziren duela 2.500 urteko gizon-emakumeak.

Aztarnategiaren ondoan, Las Eretas museoak ederki lagunduko digu arkeologia hondakin horiek interpretatzen. Era berean, indusketetan aurkitutako jatorrizko piezak ikusten ahal dira bertan.

"Las Eretas" aztarnategia Arga ibaiaren eskuin ertzean dago. Berbintzanak 730 biztanle ditu. Iritsi eta 550 metro karratuko zelaia aurkituko duzu. Hantxe ageri da herrixkaren egitura, kanpoaldeko harresiak eta dorreek zedarritua. Barrutiak informaziorako panelak ditu, bai eta zurezko pasabideak ere, ibilbide osoan. Horrela, bisitariak ez du lurra ukituko.

Las Eretas aztarnategi proto-historikoa 1991n aurkitu zuten. Indusketak 1993tik 1996ra egin eta azalera atera zuten herrixkaren hiri-egituraren puska bat, hau da, kale bat eta erdiguneko plaza txikia. Plazaren aldeetan eta harresiari atxikiak, oin laukizuzeneko etxebizitzak daude, teilatuak landarez estaliak eta, tamainari dagokionez, 36 metro karratutik 72ra zituzten.

Harresia da aztarnategiko gauzarik garrantzitsuenetakoa. 10 metrotan (luzeran) zaharberritua dago, 5 metroko altuera du eta, gainean, kareharriz berreraiki den etxebizitza ikusiko duzu, landarez osatutako teilatua duena. 67 metro karratu ditu. Etxe barnean argiak paratu dira eta garai hartako altzariak ere bai: eserlekuak, labeak, sutondoak eta jan-edatekoak fresko mantentzeko tokiak.

Bisitak ere aukera emanen dizu herrixkan izan zen dorreetako bat ikusteko. 5 metro gora da eta berreraiki dute duela 2.500 urteko eraikuntza teknikak erabilita. Gainera, gai berberak erabili dituzte.

Historiako aro hura ulertzeko, nahitaezkoa da Las Eretas museoa bisitatzea. 23 metro luze eta 5 metro zabal dituen hango nabe gardenak kronologikoki eramanen gaitu Brontze eta Burdin Aroaren bukaeratik lurraldearen erromanizazio garaia arte.

Ibilbidea hasteko, 15 minutuko ikus-entzunezko bat proiektatzen da, bisitaria gaian sartzeko. Txikienentzat, zuzenean egindako errepresentazio original batek, Las Eretasen girotutako marrazkien 15 irudi dituenak, egungo haur bat aurkezten du, Arbulo ametsetan duelarik, duela 2.500 urteko ume bat. Izan ere, haur horrek bere herria, etxea eta familia erakusten ditu, eta erakusten dio nolakoa zen artisau eta nekazarien herrixka harresitu hartako bizimodua.

Modu linealean, bisitak jarraitu egiten du gaika antolatutako hamabi gunetan barna. Gune horiek Burdin Aroko bizimoduak jorratzen dituzte, jatorrizko piezen eta erreprodukzioen bidez, besteak beste: zeramikazko ontziak, aizkora leunduak edo gezi puntak; mural handiak, haur baten hileta agertzen duen irudi berrituarena, adibidez; informazio panelak; eskalan egindako bi maketa; indusketa prozesuan dagoen aztarnategi baten birkreazioa; eta ziklikoki emandako 5 minutuko ikus-entzunezko monografiko bat, Las Eretas herrixka bere hondakinen irudi errealen gainean modu birtualean berreraikitzen duena. Labur esanda, jende guztiarentzako ikasgela da, Las Eretasko hondakinetan ibiltzeko nahitaezko ataria.

Ba al zenekien...?

Este yacimiento es miembro de EXARC, revista de arqueología experimental impresa y digital.

Kokapena

Doako eguna: Entrada gratuita al museo y yacimiento un fin de semana al mes. Consulta aquí las fechas.

Ordutegia

Verano:

  • Junio y septiembre: sábado, de 10:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:30. Domingo, de 10:00 a 14:00.
  • Julio y agosto: viernes y sábado, de 10:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:30. Domingo, de 10:00 a 14:00.
  • Día 15 de agosto (festivo): de 10:00 a 14:00.

Otoño:

  • Hasta el 31 de octubre: sábados, de 10:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:30. Domingos, de 10:00 a 14:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 14 de octubre): días 12 y 14, de 10:00 a 14:00. Día 13, de 10:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:30.
  • A partir del 1 de noviembre: sábados, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. Domingos, de 10:00 a 14:00.
  • Puente de noviembre (del 1 al 4 de noviembre): días 1, 2 y 3, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. Día 4, de 10:00 a 14:00.
  • Puente de diciembre (del 1 al 9 de diciembre): días 1, 6, 7 y 8, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. Días 2, 3 y 9, de 10:00 a 14:00. Resto de días, cerrado.

Invierno:

  • Horario habitual: sábados, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. Domingos, de 10:00 a 14:00.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): días 22 y 29, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. Días 23 y 30, de 10:00 a 14:00. Resto de días, cerrado.

PREZIOAK

Precio entrada: 4,00 €

Oharrak: consulta aquí los descuentos especiales para determinados grupos y colectivos.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: incluida dentro del precio de entrada.

Enpresa kudeatzailea: info@eretas.es

Ordutegia - Todo el año: domingos y festivos, a las 12:00. Otros horarios, concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da