Antolatu bidaia

Iruñeko Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa

Iristeko moduan
Erakusketa aretoak / Historikoa

Eguraldia


Zer da rebellin bat? Kontragoardia bat? Gotorleku bat? Kaxerna bat? Bastioi bat? Zalantza horiek eta beste batzuk argitzeko, zoaz Iruñeko Gotorlekuak Interpretatzeko Zentrora. San Bartolome gotorlekuan dago, Media Luna parkearen bukaeran, zezen-plazatik eta Labrit pilotalekutik oso hurbil. Interpretazio gune berri horrek bost kaxernak -edo lehergailuei eusteko prestatutako gangak- hartzen ditu, hau da, hiriko harresi-barrutiko leku estrategiko batean dago.

Leku autobisitagarria da, eta bertan hainbat elementu aurkituko ditugu harresiaren bilakaeraren jarraipena egiteko eta bastioien erabilgarritasuna ulertzeko: argazkiak, marrazkiak, testuak, ikus-entzunezko proiekzioak, eta panel interaktiboak. Horiei esker, modu interaktiboan kuxkuxean ibili ahal izanen dugu Iruñeko gotorlekuetan mendeetan zehar izandako defentsa estrategietan, biztanleen bizitzetan eta gertaeretan. Museo horren bitxikerien artean, ziur asko zaintzan ari ziren soldaduek egindako jatorrizko grafitoak aurkituko dituzu.

Eta Iruñeko harresien sekretuak ezagutu eta gero, jarrai ezazu 5 kilometroko pasealekutik eta jakin ezazu zergatik diren Monumento Nazionala ; izan ere, Espainiako gerra-multzo interesgarrienetakotzat jotzen dira.

Barrutiak 220 metro koadro ditu, eta 5 kaxernatan banatzen da; hasiera batean bolbora edo elikagaiak biltzeko erabiltzen ziren, eta gaur egun egokitu egin dira mota guztietako jendea bertara sar dadin. Honako modu honetan banatzen dira zentroko edukiak:
  • 0. kaxerna, "Sarrera". Media Luna parkeko igogailutik hurbilen dagoena; harrera-lekua da, eta bertan ematen da informazioa eta saltzen dira sarrerak.


  • 1. kaxerna 1, "Bilakaera". Areto zabalena da, eta bertan 10 minutuko bideo bat erakusten da, harresiek XII. mendetik egundaino izan duten bilakaerari buruzkoa. Hiriaren eta harresien garapen paraleloaren berri ematen dute zenbait panelek.


  • 2. kaxerna, "Defentsa estrategiak". Modu teknikoago batean azaltzen dira harresi-multzoaren zatiak eta eginkizuna. Dimentsioak, angeluak, geometriak, tiro-helmenak eta beste faktore batzuk, ingeniari eta tratatu-idazleek kontuan hartu zituztenak harresi-multzoa osatzeko. Defentsa elementuen gaineko ikuspegi bat izanez gero, erraza da gero horiek bertatik bertara identifikatzea harresietan.


  • 3. kaxerna, "Alderdi humanoa". Harresiek eragin handia izan dute biztanleen bizimoduan. Hirigintzan ere eragin handia izan zuen, bereziki, 1915. urteraino. Garai desberdinetako 5 bideo-pertsonaiaren bitartez ikusiko dugu nolako bilakaera izan duen Iruñeko biztanleen bizimoduak. Izan ere, honako hauek emanen digute horren beri: poeta bat, artillero bat, portalezain bat, alkate bat, eta XXI. mendeko emakume bat.


  • 4. kaxerna, "Beste gotorleku batzuk". Mota horretako eraikuntzak munduan zer eskasak diren baieztatu eta gero, hobeki ulertzen da tokiak duen garrantzia. Nafarroako eta munduko beste gotorleku batzuk aztertzen dira.
Kaxernetan barna egindako ibilbidea bukaturik, kanpoaldean jadanik, totem interaktibo batek ikasitakoari buruzko galdera joko bat proposatzen dio ibiltariari. Harresietako 5 kilometroetan zehar, totem berriak eta metakrilatozko mahaiak ditu bisitariak harresi multzo hori interpretatzen jarraitzeko.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual hasta el 28 de octubre: de martes a domingo, de 11:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Lunes cerrado.
  • Horario habitual a partir del 29 de octubre: de martes a domingo, de 11:00 a 14:00 y de 15:00 a 17:00. Lunes cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 10 al 12 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Día 29 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios.

PREZIOAK

Precio entrada: 1,00 €

Oharrak: menores de 12 años, jubilados, universitarios, grupos, carnet joven, personas desempleadas, docentes, personas con discapacidad, entrada gratuita.

Bisita gidatua

Deskripzioa: viaje al interior de los baluartes. *Se recomienda calzado cómodo y una pequeña linterna. En caso de lluvia se suspende debido al barro.

Bisitaren prezioa: 3 €. Menores de 10 años, gratis.

Enpresa kudeatzailea: visitamurallaspamplona@gmail.com

Ordutegia - Otoño: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31002 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Calle Emilio Arrieta con Aralar
  • Web www.murallasdepamplona.com
  • Telefonoa 948211554 - 948420100
  • E-posta murallas@pamplona.es
  • Kalitatearekiko konpromisoari buruzko diploma PM_DIPLOMA_SN
  • Bisita gidatua Bisita gidatua