Antolatu bidaia

Erreferentzia historikoari buruzko Zentroa Olondo

Erakusketa aretoak / Historikoa

Multimedia

Eguraldia


Kintoko basotik kilometro gutxira, eta hango urtegiaren ertzean, Eugi dago, Pirinioetako herri ederra. Aspaldi-aspalditik, hango txondorrek ez dute mendietara kerik botatzen. Gaur egun ez dute jada ikatzik ematen. Jada, burdinoletako sutegiek ez diraute pizturik -hiru izan zituen-. Jada, Errege Armategiak ez du egiten ez kanoiko balarik ez soldaduentzako armadurarik. Jada, Arga ibaian barna ez da enborrik garraiatzen Iruñeraino. Jada, ez da estraperlo jarduerarik egiten. Ikazkinak, meatzariak, arotzak, almadizainak, kontrabandistak... Eugiko historia eraiki duten lanbideak dira, gaur egun desagertuak.

Ahantz ez daitezen, "Olaondo" Erreferentzia Historikoari buruzko Eugiko Zentroa jarri da, antzinako eskoletako lehen solairuan. 100 metro koadroko erakusketa esparrua da zentroa, eta antzinako burdinola baten izena jarri zaio (egun urpean desagerturik). Eugiko eta inguruko historia, bizimodua, tradizioak eta natur aberastasuna jasotzen ditu zentroak, baliabide anitzen bidez: panelak, argazkiak, errege armaduren siluetak, antzinako lanabesak, kanoiko balak eta eskualdean erauzitako meak.

Aukera ezin hobea da herriko bitxikeria batzuk ezagutzeko. Adibidez, Karlos III.a Prestuak armadura zizelkatu bat, urrezko galoiak zituena, Eugiko burdinolan egiteko agindu zuen, edo, bestalde, fabrikako sutegietatik Felipe III.aren eta Felipe IV.aren haur armadurak atera ziren, munduko onenetarikotzat hartuak.

Eta ingurunera in situ ohitzeko, ez dago ordu eta erdiko ibilbide bat baino hoberik Eugiko urtegiaren inguruan , haritz eta pagoen artean. Edo, bestela, arma fabrika ezezagunaren hondakinen bila ibiltzea ederra da, Kintoko basoko pagoen artean ezkutaturik baitira.

Kokapena

PREZIOAK

Oharrak: acceso mediante visita guiada concertada.

Bisita gidatua

Deskripzioa: bisita baino lehen izena ematea ondoko zenbakian 628 059 918

Bisitaren prezioa: dohainik.

Enpresa kudeatzailea: 628 059 918

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa