Antolatu bidaia

Andre Maria Zuria baselizarako erromeria

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Dantzak, Erromeria

Multimedia

Axuri-Beltza
Jaurrieta

Eguraldia

Axuri-Beltza
Abuztuaren 11a eta 15a bitartean, Pirinioetako Jaurrieta herriak, Zaraitzu ibarrean, zaindariaren festak ospatzen ditu. Hilaren 15a egun handia da, Andre Maria Zuriaren omentzen baitute. Herrikoek beren Ama Birjina baselizaraino eramaten dute Erromerian.

Eta aire zabalean egiten den mezaren ondoren, 12:00etan, Jaurrietako emakumeek "Axuri Beltza" dantzatzen dute, Zaraitzuko jantzi tradizionalak jantzirik —gona beltza eta kolore bereko jaka, urre koloreko azpildura duena—. Jaurrietako dantza da hori, eta berezko musika eta hitzak ditu. Herri kanta horrek garai bateko erritmo eta jantziak ditu. Dantza motari dagokionez, neska-dantzaren barnean sailkatzen da. Txistuaren doinuarekin batera inguruan dantzatzen diren bitartean, dantzariek berek kantatzen dituzte hitzak: "Axuri beltza ona duk bainan xuria berriz hobea, dantzan ikasi nahi duen horrek nere oinetara begira (...)".

Dantza bukatutakoan, gazta, txistorra eta ardoa ateratzen dituzte hamarretakoan.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da