Ezkarozek Pirinioetako Zaraitzu ibarrean, udazkenari harrera egiten dio festa handiko giroan. Okrez jantzirik, natura eta otordu gozoak eskutik datoz udazkenean, zizak protagonista izanen dituen jarduera programa antolatzeko.
Mikologia eta mendi ibilbideak; haurrendako jarduerak; ogi apurren, kalderete eta paellen lehiaketa, guztiak zizez eginik; erakusketak; hitzaldiak; dantzaldiak… Aukera ona eguraldi gaiztoari muzinik ez egiteko.