Antolatu bidaia

Usategien eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

Meteorologia


Urrian eta azaroan uso saldo handiak hegan dabiltza Pirinioetako zeruan, eta horiekin batera, ehiza itzuli da Etxalarren. Usategien Eguna urrian ospatzen da. Aukera paregabea da sare bidezko ehiza sistema berezia, XV. mendean hasia, gozatzeko. Goizean jendea usategien inguruan biltzen da. Bertako haritz eta pagoen artean daude ezkutatuta usategi horiek. Baldintzek aukera ematen badute, ehizatzeko jarraibide bikainak ematen dira han: uso saldoak hurbiltzen direnean, paleta batzuk botatzen dira airera, hegazti harrapariak direla sinetsarazteko eta, horren ondorioz, usoak beheko aldera jaits daitezen. Ondoren, sareek beren lana eginik, usoak harrapatzen dituzte. Arratsaldean dibertsioa helduko da Etxalarko kaleetara. Bertan dantzaldia, uso bizien zozketa tradizionala eta beste opari batzuk egonen dira.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da