Antolatu bidaia

Pikillo Piperraren Eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Pimientos del Piquillo
Plato con pimientos del Piquillo

Meteorologia

Pimientos del Piquillo
Udazkenean Lodosak festa bat eskainiko dio hango produktu preziatuenari: baratzeko urre gorriari, pikillo piperrari. Omenaldi-jardunaldi horretan, elikadura saltokiz beteko da Lodosa, pintxo eta ardo dastaketak eskainiko ditu, eta txapelketa tradizionalak eginen ditu, piperrak hariztatzekoa, besteak beste. Bestalde, Pikilloren Azoka izanen da. Sor markaren barnean dauden bertako kontserbagileek erakustokiak jarriko dituzte, baita bestelako kontu batzuk ere: piperren erretoki eta saltoki bat eta haurrendako esparru zabal bat, sor marken alorrari lotutako tailerrak eskainiko dituena. Gainera, txarangaren musikak eta pipertxo erreen urrinak apainduko dute dena.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa