Antolatu bidaia

Peru-Harri. Harriaren parkea

Museoak / Bestelakoa, Etnografikoa

Eguraldia

Gorritieneko Borda
Iñaki Perurenak mendian bertan harriari eskainitako museoa da Peru-Harri. Leitzatik 2 kilometrora dago, NA-1700 errepidetik joanez gero, Uitzirako norabidean. Esku baten hatz adierazlea ikusiko dugu museora joateko bidegurutzean. Pirinioetako eremu horretan harriak, erronkak, mitoak eta historiak bat egiten dute. Kareharrizko arku bat gurutzatuta sartuko gara eremu horretara.

Museo berezia da; Iñakik eta bere semeak -Inaxio- artisautzaren ereduari jarraikiz, historia eta kultura kontatzen dute harriaren bitartez. Alde batetik, kanpoaldeko tamaina handiko eskultura izugarriak daude, esaterako, harrijasotzaile erraldoia, 8 metro luze dena eta 40 tonako pisua duena. Bestalde, hiru solairuko baserria dago, zur eta harrizkoa, eta bertan argazkiak, lehiaketetan erabilitako jantziak, oroigarriak, eta, batez ere, harriak daude. Harri asko eta asko, hainbat forma, tamaina eta pisutakoak. Eta bakoitzak bere historia du.

Leku hau behar bezala bisitatzeko, gidari bat da aukera onena. Baina ez edozein gidari, museo honetan perurenatarrak, jabeak eta sortzaileak, zure zizeroiak ere izanen baitira.

Iñaki Perurena kirolari polifazetikoa da, bere bizitzaren zati handiena harriari eskaini diona. Ospe handiko harrijasotzailea da, eta goitik behera aldatu du herri kirol hori, komunikabideetara eramanez, berrituz eta markak hautsiz. Eta orain, harriak eta gizakiak bat egiten duten eremu hori sortu du: lantzen duenean, forma ematen dionean, botatzen duenean, kirol bilakatzen duenean...

Bisitaldiaren ibilbidea

Gorrittenea baserri familiarreko
    beheko solairua . Harriak eta zurak gune zabal bat moldeatzen dute; herriko plaza balitz bezala. Erdian, herri kiroleko erakustaldietako harriak, hainbat forma eta pisutakoak. Hormetan, proiektuaren hasiera erakusten duten argazkiak, eta plasmako bi telebista, harrijasotzaileen lehiaketetako irudiak erakusten dituztenak, Benito Lertxundiren musikaren erritmora.

    Barnealdea. Zenbait tresnaren bitartez harriak jasotzea azaltzen da fisikaren ikuspegitik. 100 kilotik gorako harria; edozeinek altxatzeko aukera ematen duen polea bat; 4.600 kg-ko harria, Iñakik zailtasunik gabe mugitzen duena; eta, baita ere, harri bat 100 metroko distantziara jaurtitzeko gauza den katapulta bat.

    Eta gero, paseo bat kondairaz eta bidexkaz beteriko baso-inguruan zehar; eskultura deigarriak aurkituko dituzu han, nonahi barreiatuta. Iñakik eta Inaxiok zizelkatuak, tamaina desberdinetakoak dira. Batzuek latorrizkoak ematen dute gainean duten pinturarengatik, baina hormigoiz, burdinaz, eta harrizko blokez eginak dira. Monumentu megalitikoak; baso altxatu bat harri bat jaurtitzen, Errolan ekartzen duena gogora; esku handi bat, hemen dena eskulana baita; harrijasotzaile erraldoia, lepoaren inguruan harri bat duena, (Iñakiren ezaugarria den gorbata mugimendua) eta indar fisikoa irudikatzen duena; Pedro I.a mariskala, ezpataren eta hormaren artean, buruko indarra eta txapel erraldoi bat erakusten. Janzkeraren elementu tipiko hori lehiaketetan ematen zaie txapeldunei. Gainera, Iñakiren aitari egindako omenaldia da.

    Baserrira itzuliko gara. Lehen solairua. Greziako mitologian jada harrijasotzaileen inguruko berriak daude. Harginak lehian aritzen ziren denbora berean nork egiten zituen altxaldi gehien. XIX. mendean kirol bezala arautu zen. Harrezkero asko aldatu da. Irregularra zen lehen harri hartatik 1976. urtea arte; orduan Iñakik goitik behera aldatu zuen teknika. Solairu horretan prozesu hori ikus dezakegu, familia argazkiak, ekitaldiak, txapelketak, Iñakik aktore eta bertsolari gisa egindako lanak, oroitzapenak, historia zatiak, bitxikeriak eta harriak, bereziki harri asko.

    Elementu guztien artean deigarria da neolitiko garaiko aizkora punta bat, milaka urte dituena. Kanpoaldeko eskulturak egitean aurkitu zuten. Orain, gelako erdi-erdian dago gora begira, horrela espiritu gaiztoak uxatzen dituelako. Beste harri babesle batek, sineste nepaldarraren arabera, otoitz eginen du bere aurretik pasatzen direnen alde "on pani padme jun".

    Solairu horretan aurkituko dituzun altxorretako beste batzuk: Inaxiok 5 urte zituela debuta egin zueneko jantziak; konglomeratuzko harriak, tamaina gorabehera pisu handikoak direnak; "Palabra de Basco" dioen kartel bat, Hegoamerikan esamolde hori erabiltzen jarraitzen dutela gogorarazten duena.

    Ganbaran, gorazarre egiten zaio landako lanetik sortzen den herri kirolari ; bai egunekoak, aizkolariak adibidez, bai gauekoak, kontrabandistak bezala. Horretatik datorren kirola zakuak soinean eramatekoa da. Gainera, solairu horretan soinu asko dago: joareak, segak zorrozten direnean, poleak...

    Koloretako harriak mendi baten gaineko aldean, oihartzuna dela-eta erantzuten dutenak, garai bateko gisu-labea eta kobazulo bat -jentilen bizitokia- dira harriaren parke magiko horretan zehar egindako ibilbidearen osagarriak.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso mediante visita guiada concertada con antelación.

Bisita gidatua

Deskripzioa: posibilidad de realizarlas con el propio Iñaki Perurena, ver exhibiciones de levantamientos de piedras e incluso, realizar actividades relacionadas con el deporte rural (levantamiento de piedras pequeñas, carreras de chingas, sokatira y arrastre de piedras).

Bisitaren prezioa:

  • 4€ adultos.
  • 3€ niños.

Enpresa kudeatzailea: Iñaki Perurena 659 701 045

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da