Antolatu bidaia

Olioaren museoa

Museoak / Gastronomikoa, Monografikoa

Eguraldia

Museo del aceite
Lizarratik 13 kilometrora, Logroño eta Iruña hirien arteko bidearen erdian, Arroitz dago. 1.000 biztanle baino gutxiago dituen herri txiki horretan zapore handiko festa egiten da: Ogi txigortuaren eguna. Oliba-olioari buruzko museo txiki bat ere ikus daiteke bertan.

120 metro koadro dituen interpretazio zentroa da, Ékolo enpresaren industria instalazioetan dagoena. Herriaren kanpoaldeko muino baten gainean dago hori. Museo horrek, funtsean, garai bateko olio-errota baten jatorrizko makineria berreskuratu eta erakusten du. Olio errota hori 60ko hamarkadara arte erabili zen.

Pieza arkeologikoak, baskulak, gurdiak, biltegiak eta lusuilak, besteak beste; horiexek gidatuko dute bisitaria olibak egiten zuen bidean zehar, olio bilakatu arte. Gozatu bideaz eta ikas ezazu Atena jainkosak oparitu zigun fruituari buruzko guztia!Ogi txigortuaren eguna. Oliba-olioari buruzko museo txiki bat ere ikus daiteke bertan.

120 metro koadro dituen interpretazio zentroa da,

Bisitaren abiapuntua 15 minutuko ikus-entzunezko bat da; horren ondoren erakusketara sartzen da. Horretan, XX. mendearen hasierako olio errota baten kopia bat ikusi ahal izanen duzu, eta garai batean oliba olioa egiteko erabiltzen ziren elementu guztiak ezagutuko dituzu. Olioa egiteko prozesua baskula zaharretan abiatzen zen, eta olioa gordetzeko erabiltzen diren metalezko biltegi zein zeramikazko lusuiletan bukatu. Informazio panel batzuek prozesu hori ulertzen lagunduko digute.

Horrela, bisitariak olibaren ibilbideari jarraitu ahal izanen dio, baita elikagaien toberetatik igaro ere; horien bidez kono-enbor formako alperretara bideratzen ziren olibak, txikitzeko. Behin txikituta, oliba ur beroarekin nahasten zen berogailu-galdara bat eta nahasgailu bat erabiliz. Gero, prentsatzea eta dekantazioa, olio preziatua lortzeko. Eta, azkenean, biltegietan gordetzen zen banatu eta saltzeko.

Oliba-olioa: historia pixka bat
Mitologiaren arabera, Atenak, jakinduriaren jainkosak, lantza batetik sortu zuen zuhaitz sakratu hori, eta horren ondoren, zera esan zuen: "...bere fruituak ez dira soilik onak jateko izanen, baizik eta haietatik likido preziatu bat lortuko da, eta hori gizakion elikagaia eta beren zaurien aringarria izanen da". Eta hala izan zen.

Erromatarrek lehenbizi, eta zibilizazio islamdarrak gero, olibondoak hazteko zituzten teknikak zabaldu eta hobetu zituzten lurralde iberiarretan zehar. XVII. eta XVIII. mendeetatik olio errotek penintsula osoa hartu zuten -almazara izena ere erabiltzen zen (eragin arabiarra)-. Aldaketa bat hasi zen 1798an: errotarriak baztertzen hasi ziren, eta kono-enbor formako alperrak erabiltzen hasi. Azken metodoa izan zen hori olioa erroten bidez ekoitzeko.
XIX. mendetik aurrera, industrializazioak prozesu osoaren mekanizazioa dakar berekin, baina, halere, oinarriak betikoa izaten jarraitzen du.

Olibak: garaia eta bilketaldia
Udazkenean eskuz biltzen da fruitu horren kopuru handi bat mahaiko oliba gisa erabiltzeko. Geroxeago, negua sartzear dagoela, olibak heldu direnean, gainerakoak biltzen dira. Heldutasun maila 0-7 eskala baten bitartez zehazten da, eta azala eta mamiaren kolorearen arabera kalkulatzen da. Arroizko Mendia olio errotan bereziki zaintzen da puntu hori, olioaren kalitatea Jatorri Izendapen baten bitartez abalatuta dagoelako.

Bilketaren portzentaje handiena eskuz biltzen da, eta prozedura ohikoenak dira kimatzea eta zuhaitzak hagaz jotzea. Azken urteotan sistema berriak agertu dira; horietan dardaragailuak erabiltzen dira, eta horren bidez olibondoaren oinaldean jarritako sareetara erortzen da fruitua, eta, gero, horiek eskuz hustu, eta saskietan sartzen dira olibak.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño: de lunes a viernes, de 10:00 a 13:00 y de 15:00 a 18:00. Sábados, domingos y festivos, concertar con antelación.

Invierno: de lunes a viernes, de 10:30 a 13:30 y de 15:30 a 17:30. Concertar con antelación.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Deskripzioa: sólo para grupos (mínimo 15 personas).

Bisitaren prezioa: consultar.

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación (636 523 250).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa