Antolatu bidaia

Karlismoaren Museoa

Museoak / Historikoa, Monografikoa

Eguraldia

Museo Carlismo
Karlismoaren hiriburua denez, museo monografikoa jarri da Lizarran, XIX. mendeko gertakizun garrantzitsuenetariko horri buruzko alderdi guztien berri izan dezazun. Koadroak, uniformeak, txanponak, argazkiak, dokumentuak eta materiala —balio historiko handikoak— aurrean dituela, bisitariak aukera izanen du Karlismoaren ibilbidea ezagutzeko, sortu zenetik 1939a arte.

Gobernadorearen jauregian jarri da erakusketa. Hiriko alde historikoan dago, Donejakue bidean bertan. XVII. mendeko eraikin nabarmena da, eta harlanduz eta adreiluz egindako aurrealdea klasizismoaren simetriaren eta soiltasunaren irizpide zurrunen arabera antolaturik dago.

Bestalde, Nafarroari hain loturik egon den mugimendu politiko horri buruzko ikerketa zentro bat jarriko da museoan.

Banaketa
. Lehenengo solairua: Karlismoaren 1939a arteko historia laburbiltzen duen obra eta objektu bilduma bat dago erakusketa iraunkorrean. Hango pieza nabarmenen artean Karlos V.aren, Carlos María Isidro de Borbón erregegai karlistaren, erretratua dago, Vicente Lópezek margotua. Hona hemen solairuko beste bitxikeria batzuk: Karlos V.ak egindako bi txanponen erreprodukzioa, banderak, uniformeak, dominak, argazkiak eta koadroak, Alderdi Karlista-EKAk emanak. Halaber, Jaureguizar fundazioaren pieza batzuk daude (Tabarko Museoa).

. Beheko solairua: Aldi baterako erakusketa bat jarriko da han —Aste Santutik abendura—, Karlismoaren hainbat alderditan edo horri lotutako zenbait gaitan sakonduko duena. Lehenbizikoak, "Aurkitzeko dagoen historia. Karlismoa ikertzeko materialak" izenekoak, esparrua inauguratzeaz gainera, Nafarroan dagoen aberastasun materiala ezagutzeko erabiltzen ahal diren elementuak erakutsiko ditu, Karlismoari buruzko ikerketak egiteko.

. Sotoa: Eraikinari berari eskainita dago esparrua: Gobernadorearen jauregiari. Eraikinaren historia, mendeetan izan dituen erabilpenak eta duela gutxi egindako zaharberritzea agertuko ditu erakusketa grafiko horrek.

Museoa abiapuntu egokia izanen da Karlismoaren ibilbidean hasteko. Nafarroan liberalen eta karlisten artean izan ziren borroken, negoziazioen eta konspirazioen agertoki nagusietan ibiltzen da bidea. Ibilbideak in situ erakutsiko dizkio bisitariari mugimendu horren gertakari nabarmenenak.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Doako eguna: sábados por la tarde, de 16:00 a 19:00 y domingos por la mañana, de 10:00 a 14:00.

Ordutegia

Otoño:

  • Del 21 de septiembre al 21 de diciembre: de martes a sábado, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Domingos y festivos, de 11:00 a 14:00. Lunes, cerrado (excepto festivos).
  • Festividad de Todos los Santos: día 29 de octubre, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00. Días 30 de octubre y 1 de noviembre, de 11:00 a 14:00. Día 31 de octubre, cerrado.

PREZIOAK

Oharrak: descuentos especiales para determinados grupos y colectivos. Entrada gratuita previa acreditación: menores de edad, mayores de 65 años y jubilados, miembros del ICOM, parados (tarjeta del INEM); profesorado con acreditación de la dirección del centro y peregrinos del Camino de Santiago con credencial.

Bisita gidatua

Deskripzioa: se realiza los primeros sábados de cada mes y algunos festivos.

Bisitaren prezioa: gratuita.

Enpresa kudeatzailea: Museo del Carlismo.

Ordutegia - Otoño
:
Exposición permanente:
Días 7 de octubre, 4 de noviembre, 2 y 8 de diciembre, a las 16:30 y 17:30 (*7 de octube y 4 de noviembre, a las 16:30).
Días 12 de octubre, 1 de noviembre y 4, 6, 8, 10 de diciembre, a las 11:30 y 12:30 (*8 de diciembre, a las 11:30).
(*) Visitas en euskera.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da