Antolatu bidaia

Castillo de Gorraiz Spa

Eremu termoludikoak / Ur termalak

Multimedia

Eguraldia


Eremu dotore eta esklusiboa; izan ere, bertako dekorazioa antzinako jauregi erromatarretako bainu termalen isla da. Ongizateko benetako tenplu bat Castillo de Gorraiz hotelean, Eguesibarren; Iruñetik minutu gutxira dago, eta zabalik da, bai hoteleko bezeroentzat, bai gainerako jende guztiarentzat.

Zenbait instalazio daude erabiltzaileak tarte atsegin bat eman dezan; besteak beste, spa zirkuituak eta mota guztietako tratamenduak:
.Ur-eremua: zenbait motatako piszinak (erlaxagarria, bizkorgarria...), sauna finlandiarra, izotz-iturria, ontzi-dutxa, eta sentsazioen dutxa, besteak beste, erabilgarri daude bisitaria giro atseginean senti dadin.
.Tepidarium: egongela, oso giro-tenperatura atsegina duena.
.Samovar: spa zirkuitua bukatzeko, gurbitzez eta laranjondoz osatutako lorategiak inguratutako gune bat; bertan, teak eta fruta freskoak akabera ezin hobea jarriko diote terma-ibilbideari.
.VIP aretoa: eremu esklusiboa eta ezin hobea bikoteentzat; hidromasajeko bainuontzi bikoitza du, kolore eta musika bidezko terapiak egiteko aukera, baita xanpaina, fruta freskoa eta txokolatezko gutiziak ere.

Gorputzerako tratamenduak egiteko, Gorraizko spak goi mailako produktuak erabiltzen ditu, baita sasoian sasoiko produktuak ere -horiek aldatu egiten dira urtaroaren arabera-. Azken horien artean, kafea eta txokolatea izanen dituzu gozagarri. Izan ere, erreparatu tratamendu honek eskainitakoari: txokolateak dastatzea, peeling bat kafearekin, eta txokolate beroz egindako bilgarria. Atsegin hartu, besteak proposamen original batzuen artean, zeremonia hauekin: Ekialdeko esentziak, belusezko azal-miraclea, edo lumicell touch zerbitzua (argia da horren oinarria).

Kokapena

PREZIOAK

Oharrak: consultar.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da