Antolatu bidaia

Piloneko entzierroa

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Patroi jaiak

Multimedia

Encierro del Pilón. Falces
Vídeo del Encierro del Pilón.

Eguraldia

Encierro del Pilón. Falces
Faltzesko Piloneko entzierroa 09:00etan hasten da, Nievako Ama Birjinaren omenez egiten diren festetan (9 egun abuztuaren azkenaurreko igandetik kontatzen hasita). Bigantxak, mutikoak eta mendia dira Nafarroako zezen-ekitaldi bitxiaren protagonistak. 800 metroko lasterketa bitxia da, eta aldapan beherako ibilbide estu eta malkartsuan egiten da. Alde batean, mendiko horma dago, eta, bestean, sakana. Agertoki berezia denez, are ikusgarriagoa eta zirraragarriagoa da ekitaldia.

Hain zuzen ere, labar baten babesean dagoen udal barrutiaren orografiaren ondorioz, joan den mendearen hasieran mendian barna bideratzen ziren aziendak ibaia zeharka ez zezaten. Hasieran, faltzestarrak hara joan eta ogia, txorizoa, bakailaoa eta ardoa eramaten zituzten, aziendak muinotik noiz jaitsiko ziren zain egoteko. 20-40ko hamarraldietan, gazteak hasi ziren lehian, behi suharren aitzinean korrika, horietariko nor zen azkarrena eta ausartena erakutsi nahirik. Geroztik, berezko bilakaera izan zuen ehun urtetik gorako ohitura honek.

Ibilbidea arriskutsua den arren, betiko bidean egin da, nahiz eta noizbait beste bide batzuetan saiakera egin duten. Noiz edo noiz, bigantxek erabakitzen dute haien kabuz bidea aldatzea, ezustekoak ematea edo sakanean mendian gora edo behera jotzea, bertako korrikalariak izutzeko. Zalantzarik gabe ikuskizun aparta da, ikusteko modukoa. Erritu horren ondotik, onena da herriko edozein tabernatan hamarretako mamitsu bat jatea.

Kokapena

Nola eskuratu sarrerak: El encierro se celebra durante las fiestas patronales de domingo a domingo, a las 9:00 de la mañana.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria FALCES
  • Zonaldea Erribera
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948734056
  • E-posta ayto@falces.org
  • Mota Patroi jaiak
  • Intereseko adierazpena Nafarroako Interes Turistiko Jaia
  • Data
    • 08/13/2017 - 08/20/2017
      2018 zehaztu gabe.