Antolatu bidaia

Sanmigelada eta Transhumantzia Bardeetan

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

Parque Natural de las Bardenas Reales
Parque Natural de las Bardenas Reales

Eguraldia

Parque Natural de las Bardenas Reales
Urtero, irailean, Errege Bardeako Natur Parkeko Zarrakazteluko El Paso izeneko barrutian ekitaldi berezi bat egiten da, "Sanmigelada" izenekoa.  Milaka ardik, artzainek bideraturik, egun batzuetako ibilaldi luzea egiten dute Pirinioetako Erronkari eta Zaraitzu ibarretatik Errege Bardearaino.
 
Muino, sakan eta ordoki garaiek landutako paisaia hura artaldeen egoitza izaten da, udazkenean eta neguan Bardeako larreak baliatuko baitituzte bazkatzeko. Erdi Arotik hona urtero egiten den transhumantzia-zikloaren barnean dago erritu hori, eta milaka bisitari erakartzen ditu urtero. Eguna argitzean, naturgune hartan barreiatzean aziendek eskaintzen duten ikuskizunaz gainera, artzain-apurrak, txistorra eta ardoa egoten dira. Halaber, Zarrakaztelun egiten den ekitaldi historiko honen karietara, Bardeetako Usadioen eta Transhumantziaren Jaialdia ospatzen da.

Kokapena

Oharrak

La entrada del rebaño se realiza por Carcastillo.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da