Antolatu bidaia

Aralarko San Migelen bisitak

Camino de Santiago
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Erromeria

Multimedia

Efigie de San Miguel
icono pie de fotoEfigie de San Miguel
Visita de San Miguel
icono pie de fotoVisita de San Miguel

Eguraldia

Consulta el calendario de todas las visitas de San Miguel por Navarra.
Efigie de San Miguel
Erromara joaten ziren erromesen ohitura da erromesaldi hitzaren jatorria, eta hartzen ditu barne santuak eta jainkoak gurtzeko egiten ziren bidaiak. Hala ere, Nafarroan tradizio bitxi bat dago: santua bera ibiltzen da erromes ehunka herri, eliza eta erakundetara joateko. Aralarko San Migelen irudia da, hain zuzen, goiaingeru bidaiariarena.

Urte osoan, eta udaberrian bereziki, zilar urreztatuko irudia betiko egoitzatik atera, hots, Aralar mendiaren bihotzean dagoen San Migel in Excelsis santutegitik, eta sutsuki zain izaten dituen milaka fededunengana abiatzen da. Ohitura sortu omen zen gaixo ziren kofradiakideak ezin zirelako santutegira igo.

San Migelen irteerak aski erregularrak izaten dira, baina interes berezia du bigarrenak, Iruñera Pazko astearen ondoko lehen astelehenean heltzen denak. Unerik hunkigarriena gertatzen da San Migelek eta Erruki Etxeko aingeruak topo egin eta elkarri agur egiten diotenean. Halaber, soroen bedeinkapena izaten da ibilbideetako beste une goren bat. San Migel aingeruaren irudia lau puntu kardinaletara begira jartzen da, hurrenez hurren, eta, horietariko bakoitzean, 4 ebanjelarien hainbat berset irakurtzen dira ozen.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31000 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Jardines Taconera
  • Web
  • Mota Erromeria
  • Data
    • 2018/04/09
      2019 zehaztu gabe.
  • Ordutegia 19:30 entrada en Pamplona por la Taconera.