Antolatu bidaia

Erromeria Trinitatera

Camino de Santiago
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Erromeria

Multimedia

Eguraldia


Penitentziarako erromeria hori XIX. mendetik egiten da, Hirutasun Santuaren egunean, Mendekoste ondoko lehen igandean. Goizeko 08:00etan, kanpaiek jo eta erromes anitz hasten dira Trinitatea baseliza helmuga duen erromesaldian. Leireko mendilerroko haitz malkartsu baten ertzean kokaturik, baselizaren zuritasunak dirdira egiten du gainaldean.

Tunika beltzak jantzirik eta zurezko gurutze astunak besoetan dituztela, Gurutzedunen ermandadeko penitentzigileak, 740 metrora dagoen gainaldeko ermitaraino igotzen dira nekez. Ilaran egiten da erromesaldia, nazarenoen antzinatasunaren araberako hurrenkeran ordenaturik. Gazteak segizioaren buruan ibiltzen dira, adituenak, berriz, atzealdean. Soiltasuna eta espiritualtasuna dira erromesaldiaren ezaugarri nagusiak, eta ordubeteko ibilaldia izaten da, gutxi gorabehera. Baselizara heldurik, meza egiten da, eta, jarraian, jaiegun alaia gozatzen dute fededunek.

Kokapena

Oharrak

Tiene lugar en mayo o junio, el primer domingo después de Pentecostés (es decir, ocho domingos después del domingo de Semana Santa).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da