Antolatu bidaia

Santa Ageda festak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Jai erlijiosoa

Multimedia

Santa Águeda. Pamplona
Ayto Txiki. Arróniz
Santa Águeda. Pamplona  
Ageda izenak "Ona, Bertuteduna" esan nahi du, haren ezaugarriak gogora ekarrita. Hura goraipatze aldera, ohiturak agintzen du otsailaren 5aren bezperan Nafarroako herri anitzetan kalera atera behar dela kopla eta makilen erritmora. Egun handia iritsita, beste hainbat herrik ospatzen dituzte festak haren omenez. Zenbait herritan, Arroitzen adibidez, udal txiki bat antolatzea da usadioa, eta, hortaz, diskurtso bat egiten dute udal galaz jantzitako zinegotzi txikiek udaletxeko balkoitik.

Baina, dudarik gabe, Altsasun hartzen dute kolore bizien. Han, kintoak (18 urte betetzen dituzten neska-mutilak) dira jardunaldiko protagonistak. Aurretik, urtarrilaren 6an, "Santa Agedako errege-erreginak" aukeratzen dira kartak banatuz. Lehen bi erregeak lortzen dituztenak aukeratzen dira. Santa Ageda egunean, goizez, eske ibiltzen dira gazteak, zuriz jantzita eta sorbaldaren gainean lau zapi dituztela; halaber, gorosti-adar bat daramate, zetazko xingolaz apainduak. Txistulariak joaten dira errege-erreginekin batera. Arratsaldean, bazkariaren ondoren, zortzikoak inauguratzen ditu erregeak dantzen plazan.

Oharrak

Pueblos donde se celebra: Altsasu/Alsasua, Pamplona, Estella-Lizarra, Lazagurría, Viana, Arróniz, Berrioplano, Cáseda, Cabredo, Torralba del Río, Castejón, Cabanillas, Tudela, Leitza, Lekunberri, Cizur Menor, Zizur Mayor, Berriozar, Barañain, Burlada, Aizoáin, Huarte, Villava, Etxauri, Cendea de Olza, Valle de Aranguren, Ansoain, Lesaka, Lumbier, Sangüesa o Tafalla, entre otras.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da