Antolatu bidaia

Burdinaren etxea

Erakusketa aretoak / Etnografikoa, Monografikoa

Multimedia

Eguraldia


Oinazeetako Ama Birjinaren garai bateko komentu karmeldarrean kokaturik, Lesakako berezko lehengaiari buruzko erakusketak eta interpretatze jarduerak egiten dira Burdinaren etxean. Burdinaz forjatu da herria, hango arkitekturako alderdi ugariek erakusten duten bezala. Iturriek, harraskek eta zubiek, besteak beste, aire zabaleko museo bat eratzen dute, instalazioetako bisitaren osagarri.

Antzina, jaungoikoak eta legendazko pertsonaiak burdinaren jatorri zirela uste zuten, eta, gaur egun, historia sendoa forjatu du Lesakako bizimoduan. Gizadiak, oro har, eta lesakarrek, bereziki, bertako natura baliabideak aprobetxatzen jakin dute behialako denboretatik. Urtez urte burdinolak, aroztegiak, eta siderurgia-fabrikak elkarren segidan aritu izan dira herriko garapenari laguntzeko.

Funtsezko mea horiei merezi duten balioa berriz emateko, herriko oroitzapenak gordetzeko eta ondare eta kultur aberastasuna zabaltzeko sortu da erakusteka zentro hori. Lau esparru daude han, bereizirik eta elkarri loturik aldi berean, eta herria hurbildik ezagutzeko aukera ematen diote bisitariari.

Erakusketa iraunkorra dagoen gunean Pedro Lanzen obra erakusten da. Forjako artisautza-maisua izan zen, eta horren obrak antzinako bizimoduak eta lanbideak irudikatzen ditu. Forja tailerrean erabilitako lanabesak erakusten dira, eta Lesakari buruzko erakusketan herriaren bizimodua agertzen da, burdina eraldatzea eta erabiltzea oinarri izan duena. Halaber, argazki erakusketak egiteko gune bat dago, herriko ondareari buruzko material grafikoa eta idatzia dituena. Era berean, paperezko euskarri bat dago, "Lesaka ezagutu" izenekoa, eta herria ezagutzeko oinarrizko liburua da. Bestalde, zentroko topagunean herriari buruzko mota guztietako argibideak ematen dira.

Kokapena

PREZIOAK

Oharrak: consultar.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da