Antolatu bidaia

San Salbatoreko Monasterioa

Erakusketa aretoak / Etnografikoa

Multimedia

Interior del museo de Urdax
Museo de Urdax

Eguraldia

Interior del museo de Urdax  
X. eta XI. mendeetan barna, Urdazubiko monasterioa altxatu zen larre berde eta ur garbietako lurralde horretan.  Fraideak buru-belarri aritu omen ziren ubideak eta zubiak egiten -erraten denez, hortik heldu zaio izena herriari-. Errota bat ere egin omen zuten, eta, hari esker, burdina landu eta aleak eho ahal izan zituzten.
 
Dena dela, monasterioaren une goren hark ez zuen luze iraun, mugatik hain gertu egonda harrapaketa eta sute ugari gertatu baitziren herrian. Monasterioko lehen solairuan, klaustroaren gainean, San Salbatore museoak eraikinaren historia argitzen du. Erakusketa-gune horrek monasterioaren historia kontatzen digu, hasiera batean izan zen erromesentzako ospitale hartatik egundainokoa.  Ikus-entzunezkoen eta erakusketa-panelen bitartez, hainbat kontu erakutsiko dizkigute, hala nola Urdazubiko historia, Baztango Donejakue bideari buruzko guztia eta fraide premontretarren lekaide-iragana. 
 
Gainera, bisitariak errota lanean ikusteko aukera izanen du. Eraikin hori bikain mantendu da XVIII. mendean berreraiki zenez geroztik. XVIII. mendera arte ez zen hasi baserriei zerbitzua ematen; orduan, errotariak saskitoa edo lakaria jasotzen zuen ordainsari gisa egindako lanagatik. Urak, antzinako garaietan bezalaxe, indarra ematen die errotarriei, eta, haiek, prezisio handiz mugituz gari- eta arto-irina sortzen dute bira bakoitzean. Bisitak, gainera, barne hartzen du San Salbatore monasterio erromanikoko klaustroa eta garai bateko sorgailu elektrikoa, zeinak argia eman zien Urdazubiri eta ondoko Ainhoari 1901. urteaz geroztik.
 
Balia zaitez aukeraz herri xarmagarri horretako ubidearen inguruan ibiltzeko, sekulako jauretxeak ikusiko baitituzu haren bi aldeetan.  Eta ez ahaztu Ikaburuko leizean sartzea, Leorlas auzoan; han, formazio geologiko ederretan dauden silex-aztarnek argi adieraziko digute gizakiak bizi izan zirela han duela milaka urte.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: de miércoles a viernes, de 14:00 a 18:30. Sábados y domingos, de 11:00 a 19:00. Lunes y martes, cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): de 11:00 a 19:00.
  • 1 de noviembre (festivo): de 11:00 a 19:00.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios, salvo los días 6, 7 y 8, de 11:00 a 19:00.

PREZIOAK

Oharrak:

  • Adultos 5€.
  • Niños (5-16 años) 3€.
  • Precio museo + claustro: adultos 8€, niños (5-16 años) 3€.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: Otxondo evenements s.l. 948 599 031 www.otxondo-urdax.com

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da