Antolatu bidaia

Amaiurko errota

Erakusketa aretoak / Etnografikoa, Gastronomikoa

Meteorologia


Amaiurrera sartzean, herriko arku berezia zeharkatu baino lehen, ezkerraldean errota dago, eta, eskuinaldean, berriz, Serorategi zentroa, elizari atxikia.

Amaiurko errota zaharberritu egin dute, eta, egun, iraganeko jarduera gogorarazten dio bisitariari. Herriko etxe dotore baten beheko solairuan dago. Hala nahi izanez gero, taldeek errota eta bere funtzionamendua ezagutzeko parada dute, antolatzen diren bisita gidatuei esker. Horrez gainera, hango talo gozoak dastatzen ahal dituzte. Partikularrek errota bisitatu nahi izanez gero, taloak dastatzeko ezarri den ordutegian egiten behar dute.

Gainera, errotan saltzen da han ekoizten den irina, artoarena zein gariarena. Halaber, errotatik abiatzen da 1,5 kilometroko ibilbide xume bat, presa eta errotako ubidea zeharkatu eta Gaztelu mendiko monolito mitikora heltzen den zidorra.

Bestalde, Serorategi zentroa seroraren etxea zen garaian. Aspaldian, ezinbesteko pertsonaiak izan ziren serorak, elizako jardueretan laguntzen baitzioten apaizari. Gaur egun, bisitariak ezin du ikusi, itxita baitago.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Acceso libre al servicio de bar y talos, sábados y domingos, de 13:00 a 15:00 y de 18:00 a 21:00.
  • Acceso mediante visita guiada al molino.

Bisita gidatua

Deskripzioa: demostración de la molienda de maíz y trigo, con degustación y taller de talos incluido. También se visita el lagar.

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: Molino de Amaiur.

Ordutegia - Otoño: sábados, domingos y festivos, a las 10:00 y a las 12:00 (concertando con antelación posibilidad de visita a las 16:30).
* Resto de días y grupos imprescindible reservar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa