Antolatu bidaia

Atarrabiako pilategia

Museoak / Bestelakoa, Etnografikoa

Meteorologia


Txalaparta handi bat bezala, Atarrabiako antzinako pilategiko mazoen hotsak aditzen dira berriz, ehuleen antzinako lanbidea gogorarazteko. Hainbat aldiz berreraiki zen eraikina, zenbait jarduera desberdinetan erabiltzeko, eta elementu komun batekin: ura. Ultzama ibaiaren eskuineko ertzean dago, ondoan ur-jauzi ikusgarri bat eta Arreko Trinitatea dituela. Pilategi ospetsu hori irin-errota izan zen lehenik, pilategia gero, eta, gaur egun, Argako Ibai Parkeko museoa eta sentiberatze zentroa da.

Ikus-entzunezkoek, informazio-panelek, argazki materialek, eskalan egindako maketek eta tailer didaktikoek ulertzen laguntzen dute, alde batetik, iraganean eraikina oihal fabrika eta paper industria gisa erabili izana, eta, bestetik, egungo erabilera, Argako Ibai Parkeko sentiberatze zentroa baita.

Gaur egun, museoaren egoitza izateko berreraiki denez, oroimenera itzuli digu iraganean pilategi gisa izan zuen jarduera nagusia. Erdarazko hitza (batán) arabiarretik dator, eta "kolpatu" esan nahi du. Hain zuzen ere, horixe bera da oihal irekien bilbea ixteko erabiltzen zen makinaren zeregina. Antzina, eskuz egiten zen lan hura, baina Erdi Aroan mekanismo berria asmatu zuten. Indar hidraulikoaren indarrez, zurezko errota bat mugitzen zen, eta, aldi berean, horrek mugimendua transmititzen zien oihala kolpatzen zuten mazoei.

Atarrabiako pilategiaren jarduera Erdi Aroan hasi zen. Irin-errota izan zen garai hartan, baina geroago oihal-errota bihurtu zen XVI. mendean. Errotan, ehuleek eraginkortasunez landu zituzten oihalak XIX. mendera arteraino. 100 urtez abandonaturik, XXI. mendean zaharberritu zuten museoa izateko. Berreraikitze lanetan eraikinaren egitura errespetatu eta kanpoko harriak bere horretan utzi dira. Halaber, gaur egun lantegiaren antzinako jarduera ikusteko parada eskaintzen digute museoan dauden ondoko tresnek: ehunak pilatzeko makina bat, XVI. mendeko ehungailu baten kopia eta landare-papera egiteko makina bat.

Museoaren banaketa

: pilategiaren historia berreraikitzea. Informazio-panelek eta hainbat materialek, pilategiaren errota zaharberrituarekin eta jatorrizko mekanismoarekin batera, dokumentatu eta deskribatzen dute ibai inguruneetan oihalak eta landare-zuntza nola ekoizten ziren artisau-jardueren bidez.

Solairu nagusia: Ibai Parkea. Parkeari buruzko erakusketa da. Hamar informazio-multzo eta eskalan egindako bi maketa ditu. Ikus-entzunezkoen aretoko bideoak erakusketaren eduki nagusiak laburtzen ditu.

Lehen solairua: aldi baterako erakusketen aretoa dago. Ingurumenari buruzko hitzaldiak eta mintegiak egiten dira han.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Verano:

  • Horario habitual: sábados y domingos, de 11:00 a 14:00 y de 17:00 a 20:00.
  • San Fermín (del 6 al 14 de julio): horario sin cambios, salvo los días 6 y 7, cerrado.
  • Puente de Santiago (del 22 al 25 de julio): horario sin cambios.
  • Puente de agosto (del 12 al 15 de agosto): horario sin cambios.

PREZIOAK

Oharrak:entrada gratuita.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: gratis.

Ordutegia - Verano:

  • Horario habitual: sábados, domingos y festivos, a las 12:00, 13:00, 18:00 y 19:00.
  • San Fermín (del 6 al 14 de julio): horario sin cambios, salvo los días 6 y 7, cerrado.
  • Puente de Santiago (del 22 al 25 de julio): horario sin cambios.
  • Puente de agosto (del 12 al 15 de agosto): horario sin cambios.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa