Antolatu bidaia

Enpanadaren Eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Eguraldia


Igokundearen jaiaren bezperan Fiteroko pasealeku zaharrean, eta Alhama ibaiaren ertzean, ohiko enpanada gozatzeko unea heldu da. Sukaldaritzako espezialitate hori, bertakoa zinez, prestatzeko, ondoko osagarriak behar dira: ogi orea, olioa, arrautza gogortua, txorizo puska batzuk eta untxi gisatua. Orea labean egosi ondoren, lortzen den emaitza biribil itxurako enpanada da, zaporetsua eta trinkoa.

Enpanada aire zabaleko festako protagonista den arren, beste jarduera erakargarri bat du ondoan, joko kutsua duena: txapen joko ospetsua. Antzinako bi txanpon, zilarrezkoak, jokoan jartzen dira. Ausaz, aurkiak eta binperrak erabakitzen dute apustua irabazten duen zorionekoa nor izanen den, eta, goizaldean bete-betean sarturik, sekulako dirutzara heltzen da jokoa. Aprobetxatu aukera, ausazko joko horretan aritzeko baimena dagoen urteko aste bakarra baita.

Bi ekitaldi horien osagarri, azokatxo bat jartzen da herrian, bertako produktuak saltzeko, besteak beste, ardoa, eztia eta hestebeteak.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria FITERO
  • Zonaldea Erribera
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa
  • Data
    • 05/27/2017
      2018 zehaztu gabe.