Antolatu bidaia

Sorgintzaren Astea

Camino de Santiago
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

Calles de Bargota
Semana de la Brujería
Semana de la Brujería
Vista panorámica de Bargota

Eguraldia

Calles de Bargota
Uztailean, Bargota sorgintzaren hiriburu bihurtzen da astebetez. XVII. mendean giroturik, Vianatik 7 kilometrora dagoen herri txiki horrek gaiari buruzko jarduera anitz antolatzen ditu. Ez da harritzekoa Bargota izatea ospakizun horretarako aukeratu den egoitza, hango kondairetako pertsonaia ospetsuenetariko bat Johanes aztia baita. Oraindik ere, horren silueta ikusten da zeru izartsua zeharkatzen duelarik...

Astebetez, herritarrek estandarteak, lasto fardelak eta antzinako altzariak jartzen dituzte herriko kaleetan, iragana gogorarazi nahirik. Gainera, jarduera anitzek osatzen dute magiaz beteriko programa bat: Erdi Aroko azoka bat, Nafarroako artisautza produktuak salgai eta hainbat gairi buruzko txokoak. Horrela, edabeen salmahai bat, haur sorgintzari buruzko beste bat, akelarre bat edo inkisizioaren txokoa dira bisitariak nahitaez bisitatu behar dituen gune batzuk. Horiekin batera, hitzaldiak, erakusketak eta tailerrak egiten dira, sorgintzaren mundu misteriotsuari buruzko enigmak agerian uzteko.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa