Antolatu bidaia

11 Izendapenen eta Kalitatearen feria

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Encajeras de bolillo
Ajedrez humano
Fiesta medieval
Ermita de la virgen de Legarda

Eguraldia

Encajeras de bolillo
Mendabiak kokaleku estrategikoa du Ebro ibaiaren ertzean, baita baratze emankor bat ere, herriari kalitate handiko produktu ugari oparitzen dizkiona. Horrelakoa da Nafarroan sor-markek eta kalitate-markek babestutako produktu gehien dituen herria. Hamaika dira guztira. Horrez gainera, mugako herria denez, gatazkak maiz gertatu eta kondaira ugari sortu dira betidanik.

Bertako aberastasun gastronomikoa eta kulturala ezagutarazteko asmoz, Mendaviak feria hau antolatzen du uztailaren bukaeran edo abuztuaren hasieran. Herri guztiak hartzen du parte, eta oso jaki gozoak dastatu eta erosteko aukera izaten da, hala nola Lodosako pikillo-piperra, Errioxako JDko ardoa, cava, zainzuriak, olioa, patxarana, Tuterako orburua, bildotsa edo aratxea. Jardunaldiaren osagarri, artisautzako feria tradizionala eta jende guztiarentzako tailerrak.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa