Antolatu bidaia

Ardo Gorriaren Eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Día del Rosado
Día del Rosado
Cripta de San Martín de Tours

Eguraldia

Día del Rosado
Bi harribitxi ditu San Martin Unxek: ardo gorria, alde batetik, eta Tourseko San Martin elizako kripta erromanikoa, bestetik. Hartaz, ekainaren lehen igandean, Ardo Gorriaren Eguna aukera paregabea izaten da lehena gozatzeko eta bigarrena ezagutzeko.

Festa horretako ekitaldiek egun osoa betetzen dute, baina, zalantzarik gabe, txistor-jatea eta ardoen dastaketa jendetsuenak izaten dira. Artisautzak eta musikak herriko kaleak kolorez janzten ditu, eta ardo gorria protagonista da, udalerriko lau upategietako ardo beltzekin eta zuriekin batera. Era berean, fruta-gustuko edari horri buruz jakinaren gainean mintzatzeko eta hura gozatzeko, ikastaro bat egiten da interesdunek ardo dastaketan lehen urratsak egin ditzaten.

Herrian eta bertako upategietan barnako bisita gidatuek osatzen dute programazioa. Tourseko San Martin elizako kripta erromanikoa, Nafarroan hobekien zaintzen den ederrenetariko bat, jardunaldiaren bukaera kulturala izaten da.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa