Antolatu bidaia

Zainzuriaren Eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Eguraldia


Berdura hori udaberrikoa da, eta estimu handia diote Deikaztelun; karrika meharrak eta aldapa handiak dituen herrixka hori Jurramendiren hegoaldeko hegalean dago, eta urtero ospatzen du festa bat haren omenez.

Behin ebatzita Deikazteluko Zainzuri Lehiaketa eta itxura eta kalitate handienekoari saria eman eta gero, herritarrek zainzuriak probatzeko aukera izanen dute; izan ere, ehunka kilo urre zuri nafar banatuko dira bisitariek hartaz goza dezaten.

Baina zainzuria ez da feria horretako protagonista bakarra; izan ere, artisauen postu eta elikagaien stand asko jarriko dira herriko karrika bihurrituenetan, eta, gainera, upategi tradizionaletara egiten den bidea gero eta arrakasta gehiago lortzen ari da, bertako ardoa eta patxarana dastatzeko aukera eskaintzen baitu. Musika eta dantza, jaialdi guztietan bezalaxe, izanen dira kalitateko zigilua duen hitzordu hori girotzeko.

Zainzuria eskualdeko izarretariko bat da, eta horren kalitatea "Nafarroako zainzuria" berariazko izenak bermatzen du.

Ba al zenekien...?

Para Ferran Adrià, uno de los mejores chefs del mundo, el espárrago es su verdura predilecta por su versatilidad y  las enormes posibilidades que ofrece.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa