Antolatu bidaia

Nafarroako Mahats-bilketaren Festa

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Pisada de la uva

Eguraldia

Pisada de la uva
Erriberrik, Nafarroako ardoaren hiriburuak, Erdi Aroko bertako kaleak eta mahastiak erabiltzen uzten du urteko mahats-bilketa goreneko unera heldu dela ospatzeko. Urtero, abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran, Nafarroako Ardoaren Kofradiak ekitaldi programa bete-betea antolatzen du Nafarroa sor-markako ardoak goraipatzeko eta zabaltzeko xedez.

Festa asteburuan izaten den arren, aurreko egunetan egiten diren hainbat ekitaldi dira festa-jardueren sarrera. Hartaz, gaikako lehiaketak antolatu, eta gastronomia jarduerak egiten dira, ardoari lotutako pintxoak eta platerak eskaintzeko. Mahasti eta upategietako ateak irekitzen dituzte, bertako herritarrek ardo preziatuak ontzeko sekretuen berri eman dezaten.

Kofradiakide apainduek eta mahats-bilketaren pregoiak ematen diote hasiera festaren egunari. Mahatsa zapaltzea da argazkietan gehien agertzen den uneetariko bat, lehen muztioen herri dastaketa , ordea, irrikatuenetariko bat. Musika jartzea da fanfarrearen eginkizuna, nahiz eta mahats-bilketaren omenezko kontzertu sorta luzea egoten den aste osoan.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa