Antolatu bidaia

Izabako Oroitzapenaren Etxea

Museoak / Etnografikoa

Meteorologia


Enarak berriz itzuli dira, eta gelditzeko oraingoan. Habia kuartel zaharrean egin dute, Izaba erdiko etxe tradizionalean. Zuraren eta harriaren artean, hantxe laketu dira euren kontuak guri jakinarazteko, baita nafar Pirinioetako ekialdeen dagoen ibarraren historia, Erronkari ibarrarena.

Enarak da, hain zuzen ere, Erronkariko neskatxa espartingileei eman zieten izengoitia, urtero, udazkenean, Maule hiriraino (Frantzia) abiatzen baitziren, oinez, eta bertan udaberria hasi artean gelditu. Joan-etorri hura, eta euren jantzi ilunak, aulki zuri batez osatzen zutena, dira goitizen horren justifikagarri. Gaur egun, beren memoria guztiak ibarreko etnografia zentroan topatuko dituzu.

Eraikin tradizionala da, hiru solairutan banatua, eta Erronkariko nortasuna atxikitzen duten ehunka pieza zahar daude bertan. Museoan informazio-panel ugari, ordenagailu elkarreragileak, ikus-entzunezkoak eta bideoak; denak ibarreko bizimodua ezagutarazteko, batez ere, artzaintza, etxea eta jokoa alorren gainean.

Banaketa

Beheko solairuan turismo-bulegoa dago, harrera-lekua, denda txiki bat, baita Erronkariko etxe tradizionaleko sukaldea zein egongela agertzen dituen alde bat ere, familia baten oroigarriak eta guzti.

Lehendabiziko solairuan ibarreko lanbide tradizionaletako tresnak ditugu ikusgai, batez ere almadiaren eta artzaintzaren ingurukoak. Hauekin batean, Erronkariko jantziak, zinez dotoreak, eskuz josiak izan direnak.

Azken solairuan haurren jarduerak biltzen dituen tokia da, eskola, jokoak, jaialdiak eta dantzak. Txikienek sutondoko ipuin-kontalarien kontakizunak izugarri gozatuko dituzte. Museoan betiko bizirik izanen den beste kontu bat Erronkariko uskara duzue, Europako mintzaira zaharrena jotzen den euskalkia. Hala, bada, Onki Xin Oroitzapen Etxera.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Del 10 de septiembre al 6 de octubre: acceso mediante visita guiada concertada.
  • Del 7 al 29 de octubre: sábados, de 10:00 a13:30  y de 17:00 a 20:00. Domingos, de 10:00 a 13:30.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): jueves, viernes y sábado, de 10:00 a 13:30 y de 17:00 a 20:00. Día 15, de 10:00 a 13:30.
  • A partir del 30 de octubre: acceso mediante visita guiada concertada.

Invierno: acceso mediante visita guiada concertada.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: 3€.

Enpresa kudeatzailea: Ayuntamiento de Isaba, 948 893 005.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa