Antolatu bidaia

Artaizko Erromanikoaren Interpretazio Zentroa

Camino de Santiago
Erakusketa aretoak / Artistikoa, Monografikoa

Multimedia

Músico tocando el rabel en Artáiz
Iglesia de San Martin de Artáiz

Eguraldia

Músico tocando el rabel en Artáiz
Iruñetik 25 kilometrora, Untziti ibarrean, Artaizko eskola zaharrean arte erromanikoa aztertzeko zentroa egokitu da. Han gehiago ezagutuko duzu estilo honen eraikinei zein bere eskulturaren sinbologiari buruz.

Argazkiak eta informazio panelak dira zentroan hori lortzeko dauden bitartekoetariko batzuk. Dena den, zentroko pieza nagusietako bat, eta deigarrienetakoa, Manuel Tovar jaiotzazaleak egin duen Artaizko elizaren maketa da. Egileak garai hartako garabi bat ere erreproduzitu du.

San Martin elizan musikariek duten protagonismoa, bertara hurbildu bezain laster nabarituko dugu. Teilatu-hegaleko hagaburuetan leku berezian egoteaz gain, edertasun eta xumetasun handiko figurak dira. Horregatik, ez da harritzekoa zentroan alboka eta salterio bat topatzea, Erdi Aro hartako musika-tresna tipikoak.

Sarrera doanekoa da eta abiapuntu bikaina San Martin eliza deskubritzeko, Nafarroako herri erromanikoaren adibide ederrenetakoa.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Desde Pamplona coger la A-21, Autovía del Pirineo hasta la salida de Urroz - Campanas. Coger la carretera NA-234 dirección a Urroz Villa hasta ver el desvío dirección Artáiz

Oharrak

atendido por voluntarios. Para acceder al aula preguntar por Luis Cabodevilla, teléfono 948 338 247. Servicio de Audioguías. Precio: 1€.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da