Antolatu bidaia

Errolanen Kantuaren irakurraldia

Camino de Santiago
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Kultur ekitaldi

Multimedia

Meteorologia


Orreaga urteroko abuztuaren 15ean gogorarazten da egun horretan berean baina 778. urtean gertatu zen gudu odoltsua. Hartan Karlomagnoren armadaren atzealdeak bere azkena aurkitu zuen "Ronzesbal" izeneko oihanetan.

Gertakizun historiko hura Erdi Aroko gesta-kantetan gorde zen, "La Chanson de Roland" izenekoa haien arteko poema ederrenetakoa izanik, eta Orreagako izena Europa osoan zehar barreiatu zuena.

Iruñeko harresiak suntsitu eta gero, Zaragozara abiatu zen Karlomagno enperadorea, bere soldadurik onenak armadaren atzealdean jarrita, Errolan eta hamabi pareak buru zirela. Ganelón traidorearen errezeloak bere sasi-semea -Errolan- etsaiei ematera bultzatu zuen.

Eta honelaxe, Orreagako mendien arteko bidea odolez tindatu zen sarrazenoen eta frantziarren arteko borrokaren ondorioz. Bere batailoia lur jota ikusita, Errolanek bere olifantea jo zuen. Karlomagnok dolu-hots hura aditu zuen, baina Ganelónen aholkuari jarraika, hasieran ez zion batere garrantzirik eman. Baina azkenean, Karlomagnok bere senari kasu egin eta etsaiaren kontrako borrokari lotu zitzaion, ondoan iloba zuela. Berant samar, ordea, enperadoreak herioraen azoteak suntsitutako paisaia topatu baitzuen. Kopetilun, Karlomagnok mendekua agindu zuen, besoetan Errolan maitearen gorpua besarkatzen zuela.

Gertakari haren eta lan bikain haren oroimenez, urteroko abuztuaren 15ean egin daiteke, bai irakurri, bai entzun, nola gertatu zen Errolan ausarta eta Frantziako hamabi pareak hil ziren orduko gudu hura.

Hona hemen kantorearen paragrafo batzuk:

"...Espainian hamabi pareak gelditu dira; eta, horiekin, hogei mila frantses, ikara zer den jakin ez, eta heriotzaren beldur ez direnak. Ganelon bilauak traizio egin dio...

Oliveros gain batera igo da. Begiz jotzen ahal du Espainiako erresumaren zerumuga osoa, baita han bildu den sarrazeno-oldea ere.
-Errolan, ene laguna, jo zure adarra! Karlosek entzunen duenez, armadarekin itzuli eta bere baroi guztiekin lagunduko digu.
-Ez beza Jaungoikoak onets ene erruagatik ahaide guztiek eta Frantzia maiteak kaltea eta mespretxua jasaterik! -ihardetsi du Errolanek-. Aitzitik, kolpe gogorrak emanen ditut Durandarterekin, hots, saihetsean zintzilik dudan ezpata zorrotzarekin!

Bi armadek topo egin dute. Gatazka ikaragarria izan da, eta borroka, erabatekoa. Errolan kondeak zorrotik atera du Durandarte, bere ezpata fidela. Zaldia ezproiez jo, eta Chernublori eraso dio. Morroi-seme hori! Zoritxarreko unean jarri zara ene aitzinean! Oraingoan Mahomak ez dizu lagunduko. Iruzurti halakoa, ez duzu bataila gehiagorik irabaziko!

Bataila gero eta ankerragoa da. Frankoek eta sarrazenoek kolpe ikaragarriak ematen dizkiote elkarri, harritzeko modukoak. Hamaika frantses zintzok galdu dute bizia! Negarra begian, Karloman auhenka ariko da horregatik. Jokaldi makurra egin zion Ganelonek Zaragozara bere fidelak saltzera joan zen egunean!
-Latza gure bataila! -esan du Errolanek-. Turuta joko dut, eta Karlos erregeak entzunen du.
-Borrokalari ausart batek ez luke halakorik eginen! -esan du Oliverosek-. Aholkua eman nizunean, ene laguna, ez zenidan kasurik ere egin. Erregea hemen egon izan balitz, ez genuen kezkarik ere izanen. Hemen dautzanek ez dute gaitzespenik merezi. Zin dagit patuak nire arreba Alda maitearengana itzultzen uzten badit ez duzula sekulan haren besoetan atsedenik hartuko!

Errolanek ezpainetan jarri du turuta. Behar bezala ahoraturik, indar guztiak erabiliz jo du. Karlosek entzun du:
-Borrokan ari dira gureak!
Eta Ganelonek erantzun dio:
-Beste norbaitek halakorik erranen balu, gezurti hutsa izateagatik salatuko lukete!
Errolan kondeak odoletan du ahoa. Hautsia du lokia. Minberaturik jo du turuta, estu eta larri. Naimon dukeak erantzun dio-. Ziur nago borrokan ari direla. Traizio egin zion elezuri berak eragotzi nahi dizu zure eginbeharra. Hartu armak, zabaldu zure gerra-oihua, eta zoaz zure tropei laguntzera. Sobera entzun duzu: Errolan da, eta esperantza galtzen ari da.

Rolan kondea zintzo ari da borrokan, baina min bortitza antzeman du buruan, turuta jotzean lokiak hautsi baititu. Hirurogei mila kornetak jo dute, eta hain ozena da haien soinua, non gainak dardarka hasi eta ibarrek erantzun batiote hotsari.
Hil da Errolan; Jaungoikoak hartu du haren arima zeruetan. Enperadorea heldu da Orreagara.
-Non hago, iloba zintzoa? Non zeudek hemen utzi nituen hamabi pareak?
Orreagara heldu da Karloman, eta negarretan hasi da han aurkitu dituen hildakoengatik.

-Jaunok -esan die bere frantsesei-, zoazte emeki, aitzinatu behar zaituztet, iloba aurkitzeko irrikan bainago. Errolani entzuna diot atzerriko erresuma batean hilez gero, bere gizonak eta pareak aitzinatuko dituela etsaien lurrean, eta aurkariari aurpegia emanik aurkituko dutela: horrela hilko da garaile, gizon saiatua.
Hiru harkaitzen gainaldean antzeman ditu Errolanen kolpeak, eta belar berdean ikusi du zaldiaren ondoan datzan iloba. Korrika abiatu da. Besoetan hartu du gorpua... Hain zen handia oinazea, non hilotzaren gainean erori baita, konortea galdua..."

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Oharrak

lectura abierta a la participación de asistentes, previa solicitud del interesado.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da